UPV/EHUren 2024 Gazte Ekintzailetzarako Programaren Ikastaro Osagarria (8. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Gizarte eta Lege Zientziak
KREDITUAK: 7,2 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 0€ (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Alberto Díaz de Junguitu Gómez de Durana
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaro hau UPV/EHUren Gazte Ekintzailetzako Programan txertatzen da, eta, aldi berean, UPV/EHUn ekintzailetza sustatzeko programa eta zerbitzuen esparruan sartzen da. Ikastaroa UPV/EHU 2024 Gazte Ekintzailetzako Bekaren onuradun diren ikasleentzat baino ez da.
Helburu nagusia da gure ingurunean ekintzailetza-proiektuei ekiteko garaian oinarrizkoak diren ezagutza eta gaitasun batzuetan ikasleak sartzea.
Ikasturte hau honela egituratuta dago:
- Aurkezpen-saio bat.
- Zazpi mintegi.
- Programari amaiera emateko saio bat.
Prestakuntza-mintegiek proiektuak eta enpresak sortzeko eta zuzentzeko gakotzat jotzen diren alderdiak jasotzen dituzte. Jarraian, modulu bakoitzaren edukia azalduko dugu, labur-labur:
Aurkezpen-saioa:
- Bilkuraren hasiera eta bertaratuei ongietorria.
- Saioaren lan-plana (Alberto Díaz de Junguitu)
- UPV/EHUko Gazte Ekintzailetza Programa (Alberto Díaz de Junguitu eta Aimar Insausti)
- Iraunkortasuna, stakeholders eta balio sozialaren sorkuntza (Ainhoa Garayar)
1. Modulua: Jarduera ekintzailea: trebetasun pertsonalak eta testuinguru instituzionala.
- Ekintzailetzaren testuinguru instituzionala.
- Trebetasun pertsonalak eta ekintzailetza.
- Harremanetarako gaitasunak garatzea.
- Emozioen kudeaketa.
2. Modulua: Negozio-eredua eta -plana zehaztea.
- Zer da eredu bat eta negozio-plan bat?
- Negozio-eredua diseinatzea (BusinessModelCanvas)
- Enpresa bizia: negozio-ereduaren kudeaketa dinamikoa.
3. Modulua: Ekintzailetzaren eta ezagutzaren babesaren alderdi juridikoak.
- Enpresaren eraketa: enpresa motak eta horiek eratzeko izapideak.
- Ekitea, bazkideekin edo bazkiderik gabe? Bazkide motak eta bazkide horiei dagokienez kontuan hartu beharreko gai juridikoak
- Jabetza intelektual eta industrialerako sarrera.
- Ekintzailetza-proiektuetarako datuen babesa.
4. Modulua: Balio-proposamena eta marketin mix-a.
- Hausnarketa estrategikoa eta negozio-eredua merkataritza-erabakien oinarri gisa.
- Balio-proposamena eta marketingmix-a diseinatzea.
- Marketin tradizionala vs online.
5. Modulua: Lean Startup.
- Eric Ries-en Lean Startup metodologiaren oinarriak.
- Nola aplikatzen dugu metodologia hori ekintzailetza-proiektuetan?
- Bezero/erabiltzaile potentzialaren arazoa definitzea eta ulertzea.
- Balio-proposamena eta gutxieneko produktu bideragarria definitzea.
- Egindako hipotesiak identifikatzea.
- Esperimentatzea eta neurtzea, proiektuen hipotesiak baliozkotzeko.
6. Moduloa: Startup baterako finantzak.
- Business model vs financial model: Canvasetik kalkulu-orrira.
- Startup baten finantzaketa.-
- Startup baten finantza-plana.
- Negozio-eredu bakoitzerako KPI nagusiak.
7. Modulua: Gure proiektuak komunikatzea.
- Pitch baten egitura eta edukia.
- Solaskideari egokitzea.
- Proiektua banaka defendatzeko jarraibideak.
- Pitching on baten adibideak
Amaierako saioa:
- UPV/EHU 2024 Gazte Ekintzailetzako Beken barruan landutako proiektuen pitch eta ebaluazio formatuko aurkezpenak.
- Campus bakoitzeko ekintzailetza-programen aurkezpena.
- Ekintzailetzaren gakoak Unibertsitatetik (Ekiñe Izagirre eta Ander Izquierdo).
- 2024ko edizioko hiru proiektu nabarmenen banakako aurkezpena
ZURE BILA GABILTZA
Ikasturte honen helburua ikasleen artean gaitasun hauek garatzea da:
- UPV/EHUko Gazte Ekintzailetzako Programaren helburuak identifikatzeko gai izatea, UPV/EHUn ekintzailetza sustatzeko programen eta zerbitzuen esparruan.
- EAEko ekintzailetzaren erakunde-ingurunean eragile nagusiak zein diren eta zein helburu dituzten identifikatzeko gai izatea.
- Ekintzailetza-prozesurako garrantzitsuak diren trebetasun pertsonal nagusiak identifikatzeko eta garatzeko gai izatea.
- Sustatu nahi den enpresa-ideiaren negozio-planaren hasierako bertsioa egiteko gai izatea.
- Sustatu nahi den enpresa-ideiaren kasu zehatzerako balio-proposamenak eta marketin mixak dakartenari buruzko sarrera-azterketa egiteko gai izatea.
- Enpresa sortu berriei aplikatutako plangintza eta kudeaketa ekonomiko-finantzarioaren lehen azterketa egiteko gai izatea.
- Ekintzailetzaren eta ezagutzaren babesaren alderdi juridiko nagusiak identifikatzeko eta barneratzeko gai izatea.
BALDINTZAK
- Ikastarora joatea, bere helburuak bete ahal izateko eta ikastaroaren aprobetxamendua lortu ahal izateko modu aktiboan parte hartzeko.
- UPV/EHUren 2024ko Gazte Ekintzailetzako Programaren koordinazioak egindako informazio-, dokumentazio-, ebaluazio- eta antzeko eskaera guztiak betetzea.
- UPV/EHUren Gazte Ekintzailetzako Programaren esparruan planifikatutako mentoretza-saioak eskatu eta horietan aktiboki parte hartzea.
- Proiektuaren azken txostena betetzea. Txosten horretan, zehatz-mehatz adierazi beharko dira gauzatutako gazte-ekintzailetzako proiektuaren garapena, jasotako mentoretza-saioak, horietako bakoitzaren ekarpenaren ebaluazio laburra eta jasotako diru-hornidurak izan dituen helburuen adierazpen zehatza.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/11/18tik 2025/07/04ra
EMATEKO TOKIA: Presentziala. Elbira Zipitria y Korta
HIZKUNTZA: GAZTELANIAZ
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Ikasleen eta Enplegagarritasunaren arloko errektoreordea
HELBIDEA: Arriola, 2 Paseoa (Julianategi)
TELEFONOA: 610284063
POSTA ELEKTRONIKOA: nerea.bazo@ehu.eus