Gas likidotuta garraiatzeko tanga-ontzien oinzarrizko prestakuntza (2. edizioa)

Gas likidotuta garraiatzeko tanga-ontzien oinzarrizko prestakuntza (2. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 0,60 ECTS(*) kreditu
MATRIKULA TASA: 80,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: David Boullosa Falces

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Ikastaroak Gas Likidotuta garraiatzeko Tanga-Ontzien karga lanei buruzko oinarrizko prestakuntzaren ziurtagiriaren edukiak jorratzen ditu. Ikastaroaren edukiak Sustapen Ministerioaren irailaren 4ko FOM/2296/2002 Aginduaren bidez araututa daude, eta Gas Likidotuta garraiatzeko Tanga-Ontzien Lanei buruzko oinarrizko prestakuntzaren ziurtagiria berretsi nahi duten profesionalei zuzenduta dago FOM/2296/2002 Aginduaren 19.2b) eta 21.5 artikuluetan eta STCW Prestakuntza Kodearen A-1/11.2 eta B-I/11 ataletan ezarritakoarekin bat etorriz.

ZURE BILA GABILTZA

Gas Likidotuta garraiatzeko Tanga-Ontzien Oinarrizko Prestakuntza espezialitateko ziurtagiria berretsi behar baduzu ikastaro hau interesgarria izango zaizu. Tanga-ontzietan produktuak garraiatzea nazioarteko itsas merkataritzaren atal oso garrantzitsua da eta ziurtagiri hau ateak irekiko dizkizu prestigiozko konpainietan ontziratzeko non lan-baldintzak eta perspektiba onenak dituzten konpainiak diren. Ikastaroa soberako prestakuntza duten irakasleak ematen dute, metodologia aktiboa jarraituz.

IRTEERA PROFESIONALAK

Ikastaroaren edukiei esker, FOM/2296/2002 Aginduak araututako Gas Likidotuta garraiatzeko Tanga-Ontzien Oinarrizko Prestakuntza espezialitateko ziurtagiria berritu ahal izango da. Ziurtagiri hori nahitaezkoa da merkataritza-ontzietan nabigatu nahi duen edozein zubi langilentzat edo makina langiletzat.

BALDINTZAK

Espezialitate-ziurtagiria berritu behar duen sektoreko profesionalak sartzen ahalko dira ikastarora.

IRAKASKUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2025/06/16tik 2025/06/16ra
EMATEKO TOKIA: Presentziala: Bilboko Ingeniaritza Eskola (Portugalete Eraikina)
HIZKUNTZA: Gaztelania

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HELBIDEA: Maria Diaz de Haro,68. 48920 Portugalete
TELEFONOA: 94 601 4799
POSTA ELEKTRONIKOA: bie.etengabekoprestakuntza@ehu.eus, formacioncontinua.eib@ehu.eus