Erizaintzako arretan kronikotasunean eta konplexutasunean (1. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Osasun Zientziak
KREDITUAK: 9 ECTS(*) kreditu
MATRIKULA TASA: 675 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: SALOA UNANUE ARZA
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaro honek erizainei prestakuntza eskaintzen die, bai ikuspegi kontzeptualetik, bai kronikotasun eta konplexutasun egoeran dauden pertsonei arreta emateko beharrezkoak izango diren zainketei buruz. Ikastaroaren helburu orokorra erizaintzako profesionalari patologia kroniko konplexuak dituzten pazienteei eta haien familiei arreta jarraitua aplikatu ahal izateko beharrezkoak diren tresnak ematea da, asistentzia-eremu guztietan (lehen mailako arreta, etxekoa, ospitalekoa eta soziosanitarioa.
ZURE BILA GABILTZA
Ikastaro honek prestakuntza aurreratua eskaintzen dizu, erizain gisa kronikotasun eta konplexutasun egoeran dauden pertsonei arreta eman nahi badiezu, pazienteak eta haien familiak barne hartzen dituen ikuspegi integral batetik. Kronikotasun eta konplexutasun egoeran dauden pazienteak zaintzeko diseinatu da programa. Irakaskuntzaren % 57 online klaseak izango dira. Horietan, ikasleak urrunetik joan ahal izango dira eskoletara, eta % 43 aurrez aurreko saioetan emango da.
IRTEERA PROFESIONALAK
Esperientzia geletako ikasleentzako eskaintza.
BALDINTZAK
Erizaintzako Gradua/Diplomatura unibertsitate-titulua duten profesionalak.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/24tik 2025/04/10era
EMATEKO TOKIA: TEAMS eta Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea
HELBIDEA: Leioako Campusa. Sarriena Auzoa, s/n. 48940 Leioa (Bizkaia)
TELEFONOA: 94 601 2775, 94 601 2773, 94 601 2774, 94 601 5586, 94 601 5587, 94 601 5603
POSTA ELEKTRONIKOA: secretaria.fme@ehu.eus