Deep Learning

Deep Learning (13. edizioa)

INFORMAZIO OROKORRA

IKASTURTEA: 2024-2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,00 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 270,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Eneko Agirre Bengoa

(*)  ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.

AURKEZPENA

Sare neuronaletan oinarritutako ikasketa sakoneko ereduak arrakasta handia izan dute lengoaia naturalaren prozesamenduan, eta makinekin erlazionatzeko dugun modua eraldatzen ari dira goitik behera (Siri, Amazon Alexa, Google Home, Skype translator, Google bilatzailea edo GPT). Eredu hauek gai dira hitz eta esaldientzat errepresentazio jarraiak berez ikasteko, orain arte erabili diren eskuz eratutako ezaugarrietan oinarritutako ikasketa automatiko sistemak ez bezala. Mintegiak lengoaia naturalaren prozesamentuan erabiltzen diren ikasketa sakoneko eredu garrantzitsuenak azalduko ditu. Ikasitakoa ordenadorean bertan ulertu eta inplementatzeko gai izango dira ikasleak, Tensorflow/Keras erabiliaz. Ikastaroa ingelesez izango da.

ZURE BILA GABILTZA

Ikasketa sakona eta hizkuntzaren prozesamendua ulertu eta aplikatu nahi duten ikasle, langile eta ikerlariei zuzendua. Alde praktikoak programatzen jakitea eskatzen du, eta Pyhton lengoaia esperientzia, bai eta unibertsitate aurreko algebra eta kalkulo ezagutzak. Python ikasteko ikastaro onak daude online, programatzaileei zuzendutakoak.

BALDINTZAK

Behar-beharrezkoa ez bada ere, Collab Pro-n harpidetzea gomendatzen dugu GPUaren prestazioak hobeto aprobetxatzeko.

IRAKASUNTZA

HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/09/9tik 2024/09/13ra
EMATEKO TOKIA: BIRTUALA
HIZKUNTZA: INGELESA

INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA

SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: HiTZ zentroa
HELBIDEA: Manuel Lardizabal, 1 - Donostia
TELEFONOA: 943 915 918
POSTA ELEKTRONIKOA: amaia.lorenzo@ehu.eus / olatz.arregi@ehu.eus