Atzerriko unibertsitateetan euskara eta euskal kultura irakasteko prestakuntza ikastaroa (11. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024-2025
ARLOA: Arteak eta Humanitateak
KREDITUAK: 6 kreditu ECTS (*)
MATRIKULA TASA: 400,00 euro (eta asegurua, 4 €, galdetu)
ARDURADUN AKADEMIKOA: Garbiñe Iztueta Goizueta (EHU/UPV) eta Monika Madinabeitia Medrano (Etxepare Euskal Institutua)
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Hasieratik, gure helburu nagusietako bat izan da atzerriko unibertsitateetan euskara nahiz euskal kultura irakatsiko duten irakasle edo irakurleak prestatzea. Horregatik, prestakuntza hau tokiko behar espezifikoetan pentsatuta diseinatu da.
Ikastaro hau UPV/EHUren eta Etxepare Euskal Institutuaren arteko lankidetza esparruan sortua da. Bi erakundeen arteko lankidetza hitzarmena sinatzeak aukera ematen digu prestakuntza hori proposamen zehatzen bidez gauzatzeko.
Ikastaroan askotariko gaiak landuko dira: hizkuntzalaritza, didaktika, metodologia, kultura eta zibilizazioa, besteak beste.
Ikastaro honek alderdi hauek izango ditu ardatz:
- Identifikatzea euskararen eta euskal kulturaren irakaskuntzan behar diren bide didaktiko eta metodologikoak atzerriko unibertsitateetan irakasteko.
- Ezagutzea ikasgelan eraginkortasunez jarduteko behar diren tresnak.
ZURE BILA GABILTZA
Giza Zientzietako goi-mailako graduatuei eta lizentziadunei bideratutakoa izango da, betiere hizkuntza-eskakizunak betetzen badituzte (EGA edo legezko titulazio baliokidea izatea). Hala ere, lekurik bada, Giza Zientzietako 4. mailako ikasleek eta beste lizentzia edo graduetako graduatu eta lizentziadunek ere egin ahal izango dute ikastaroa, honako lehentasun ordenaren arabera:
- Giza Zientzietako graduatuak
- Gizarte Zientzietako graduatuak
- Giza Zientzietako 4. mailako ikasleak
- Gizarte Zientzietako 4. mailako ikasleak
- Bestelako graduak
Parte-hartzaileen gehieneko kopurua 40koa izango da. Gutxienekoa, berriz, 32 lagunekoa.
IRAKASKETA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/04tik 2024/11/30era
EMATEKO TOKIA: Donostiako Campusa, ELBIRA ZIPITRIA eraikina, 0.03 gela. Ondarreta pasealekua, 18 – 20018 DONOSTIA
Ostiraletan: 16.00etatik 20.20ra (20 minutuko atsedenarekin).
Larunbatetan: 09.00etik 13.20era (20 minutuko atsedenarekin).
HIZKUNTZA: Euskara
INFORMAZIO BULEGOA
ORGANO PROPOSATZAILEA: Ingeles eta AlemanFilologia eta Itzulpengintza eta Interpretazio
HELBIDEA: Letren Fakultatea. Unibertsitateko ibilbidea, 5 (Vitoria-Gasteiz)
HARREMANETARAKO:
- Matrikularekin zerikusia duten gaiak:
(UPV/EHU), andres.sanchez@ehu.eus, 946 01 4805 - Egitarauarekin zerikusia duten gaiak:
(ETXEPARE) k-galartza@etxepare.eus, 943 023 400
MATRIKULA
Izena emateko epea ekainaren 17tik irailaren 19ra izango da (biak barne).
Izena emateko orriarekin batera, honakoak aurkeztu beharko dira:
- NAN edo pasaportearen kopia
- Unibertsitateko tituluaren kopia
- EGA edo baliokidearen kopia
UPV/EHUn matrikulatuta ez dauden ikasleek ere ikasle-aseguru bat ordaindu beharko dute (4 €).
Ikasleek EHUko araudiaren araberako hobariak izango dituzte, aldez aurretik eskatuta eta agiri bidez justifikatuta(mesedez izena emateko orduan agiria aurkeztu).
Irailaren 24ean pertsona bakoitzari onartua ala baztertua izan den jakinaraziko zaio posta elektroniko bidez (izena ematean zehaztutakoa). Onartutako pertsonek irailaren 24etik irailaren 30era arteko epea izango dute matrikularen zenbatekoa eta, hala badagokio, asegurua ordaintzeko, transferentzia bidez:
- KUTXABANK: ES88 2095 0292 9232 3900 8657
- Kontzeptua: Ikaslearen izen-abizenak – EUSKARA IRAKASTEKO IKASTAROA
Epe hori igarota ordainketarik egin ez duenak ikastaroa egiteko eskubidea galduko du eta zerrendaren hurrenkeran onartuko dira ordezkoak.
Ordainketarako epea amaitu ondoren, ikastaroko koordinatzailea ikasle guztiekin posta elektronikoz harremanetan jarriko da ikastaroari ongietorria eman eta EGELAPI plataformarako sarrera emateko.
PROGRAMA
Ostiraletan: 16.00etatik 20.20ra (20 minutuko atsedenarekin).
Larunbatetan: 09.00etik 13.20era (20 minutuko atsedenarekin).
Donostiako Campusa, ELBIRA ZIPITRIA eraikina. Ondarreta pasealekua, 18 (0.03 gela) – 20018 DONOSTIA
1. astea
Urriak 4
15:00
Garbiñe Iztueta (UPV/EHU) / Monika Madinabeitia (Etxepare Euskal Institutua)
Etxepare Euskal Institutuaren irakurletza sarearen aurkezpena.
Ikastaroaren helburua eta atalak (teoria/praktika, kultura/hizkuntza).
LEHEN MULTZOA: HIZKUNTZA
16:00
Ibon Manterola (4 ordu)
Hizkuntzak ikasteko jarrera eta motibazioak
Urriak 5
Unai Lauzirika (4 ordu)
Irakurle baten eguneroko jarduna
2. astea
Urriak 11
Ana Labaka (HABE) (2 ordu)
Helduen euskalduntzearen oinarrizko curriculumaren gida-lerroak
Unai Zaballa (2 ordu)
Irakurletza batean euskara irakasteko proposamen praktikoa
3. astea
Urriak 18
Cecilia Fernandez (4 ordu)
Deabruari euskaraz irakasten: euskara veste hizkuntzekin alderatuz ikas dezakeguna.
Urriak 19
Mikel Iruskieta (4 ordu)
Euskararen irakaskuntza testuinguru digitalean: IKTak eta hizkuntza-teknologia
4. astea
Urriak 25
Kinku Zinkunegi (4 ordu)
Ahozko eta idatzizko lanen ebaluazioa atzerrian: saio praktikoa
Urriak 26
Olatz Altuna (2 ordu)
Zertan da euskalduntze prozesua?
Beñat Muguruza (2 ordu)
Euskara eta hi
BIGARREN MULTZOA: KULTURA
5. astea
Azaroak 8
Ismael Manterola (4 ordu)
Baloreen transmisioa Euskal Herriko artean.
Azaroak 9
Haritz Azurmendi (4 ordu)
Euskal pentsamendua
6. astea
Azaroak 15
Mari Jose Olaziregi (4 ordu)
Euskal literatura, ikasketa kulturalen ikuspuntutik
Azaroak 16
Nekane Goikoetxea (2 ordu)
Euskal iruditeria, aieru franko
Gema Lasarte (2 ordu)
Euskal literature testuak genero begiradatik irakurtzen
7. astea
Azaroak 22
Miren Ibarluzea (2 ordu)
Bertsolaritza / What is bertsolaritza? Eskoletan
Oier Araolaza (2 ordu)
Euskal dantza
Azaroak 23
Jone Miren Hernandez (2 ordu)
Txapelatik gobarara. Emakumeak, feminismoa eta genero ikasketak azkenen gohiru hamarkadetan.
Oscar Alvarez Gila (2 ordu)
Euskal emigrazioa eta diaspora
8. astea
Azaroak 29
Jon Eskisabel (2 ordu)
Azken urteetako joerak euskal musikan
Iratxe Fresneda (2 ordu)
Euskal Zinemaren ibilbide berriak?
Azaroak 30
Monika Madinabeitia
Proiektu pedagogikoa nola landu (2ordu)
Irakurletza batean lehen urratsak (2 ordu)