Altzairugintza - ROOM4STEEL Gela (1. edizioa)
INFORMAZIO OROKORRA
IKASTURTEA: 2024/2025
ARLOA: Ikasketa Teknikoak
KREDITUAK: 2,10 ECTS (*) kreditu
MATRIKULA TASA: 20,00 € (Asegurua 4,00 €)
ARDURADUN AKADEMIKOA: David Boullosa Falces
(*) ECTS kreditu batek 25 orduko balioa du.
AURKEZPENA
Ikastaroan altzairugintzaren ikuspegi orokorra lantzen da, prozesu eta produktu siderurgikoetatik hasi eta planten digitalizazioraino doazen gaiak jorratuz. Altzairuaren aplikazio-sektoreak aurkezten dira, baita altzairua fabrikatzeko erabiltzen diren makineria ere. Altzairugintzaren iraunkortasuna eta zirkulartasuna azpimarratzen dira, bereziki energia-iturri berriak sartzea eta instalazioen eta prozesuen energia-eraginkortasuna hobetzea. Azkenik, ikastaroa proiektu siderurgikoen kudeaketarekin, talentuaren kudeaketarekin eta sektoreak dituen erronkekin osatuko da. Ikastaroa hiru orduko zazpi saiotan banatzen da, hilero saio bat:
- 2024ko urriaren 23an - 1. SAIOA: PROZESU ETA PRODUKTU SIDERURGIKOAK
- 2024ko azaroak 20an - 2. SAIOA: PRODUKTUAK ETA ERABILERA-SEKTOREAK
- 2024ko abenduaren 11an - 3. SAIOA: MAKINERIA ETA PROZESUA
- 2025eko urtarrilaren 22an - 4. SAIOA: IRAUNKORTASUNA ETA EKONOMIA ZIRKULARRA
- 2025eko otsailaren 26an - 5. SAIOA: HIDROGENOA ETA ENERGIA-ERAGINKORTASUNA
- 2025eko martxoaren 19an - 6. SAIOA: 4.0 INDUSTRIA. ZENBAIT ARRAKASTA KASUAK
- 2025eko apirilak 9an – 7. SAIOA: PROIEKTUEN KUDEAKETA + ERRONKA TEKNOLOGIKOAK + TALENTUAREN KUDEAKETA.
ZURE BILA GABILTZA
- Altzairugintzan interesa duten UPV/EHUko graduko eta masterreko ikasleak.
- Altzairugintzan interesa duten beste unibertsitate batzuetako graduko eta masterreko ikasleak.
- SIDEREXeko (Euskadiko Siderurgiako Kluster Elkartea) bazkide diren enpresetako profesionalak
- UPV/EHUko irakasle eta ikertzaileak, altzairuaren industrian interesa dutenak.
IRTEERA PROFESIONALAK
Industria Siderurgikoa.
BALDINTZAK
- Altzairugintzarekin lotura duten gaiak lantzen dituen gradu edo master zientifiko edo tekniko bateko ikaslea izatea. Titulazio hau edozein unibertsitatetakoa izan daiteke. Unibertsitateko matrikula-ziurtagiria aurkeztu behar da.
- SIDEREXeko enpresa bazkideren bateko langilea izatea. Idazki labur bat aurkeztu behar da, zein enpresatan lan egiten duen eta zein lanpostu betetzen duen adieraziz.
- UPV/EHUko IIP izatea. Ofizioz egiaztatuko da.
IRAKASKUNTZA
HASIERA ETA AMAIERA DATA: 2024/10/23tik 2025/04/09ra
EMATEKO TOKIA: Presentziala: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HIZKUNTZA: Gaztelaniaz
INFORMAZIOA / IZEN-EMATEA
SAIL EDO ORGANO ARDURADUNA: Bilboko Ingeniaritza Eskola
HELBIDEA: Torres Quevedo ingeniariaren plaza 1 zk. 48013 Bilbo
TELEFONOA: 94 601 4804
POSTA ELEKTRONIKOA: bie.etengabekoprestakuntza@ehu.eus, formacioncontinua.eib@ehu.eus