¿Zer da Familia-Enpresa?
Familia-enpresa bat bere akzioen kontrola, gobernua eta kudeaketa familia bat edo gehiagoren esku dagoen enpresa da. Konkretuki, enpresa bat familia-enpresa izango da, bere tamaina alde batetara utziz, ondorengo baldintzak betetzen baditu:
- Botoen gehiengoa enpresa sortu zuen pertsona edo pertsonen familikoak dira; edo enpresaren kapital soziala daukan edo eskuratu duen pertsonarena da; edo bere emazte, guraso, sema-alaba edo seme-alaben oinordeko zuzenenak dira.
- Botoen gehiengoa zuzena edo zeharkakoa izan daiteke.
- Gutxienez familiaren ordezkari batek enpresaren kudeaketan edo gobernuan parte hartzen du.
- Kotizatzen duten enpresei familia-enpresaren definizioa aplikatzen zaie enpresak sortu edo eskuratu zuen pertsonak, edo bere senitarteko edo oinordekoek gutxienez kapital sozialak ematen dituen botoen eskubideen %25a badu.
Familia-enpresak oinarrizko elementu bat dira aktibitate ekonomikoan, aberastasun eta enplegu sorreran daukan garrantziak adierazten duen bezala. Sendotasun garrantzitsuak dituzte -konpromiso eta ardura handia, familiaren baloreen eta enpresaren kulturaren identitatea, jarraitasuna eta epe luzeko ikuspuntua, ezagutza eta baloreen zabalkundea denboran zehar, erabakiak hartzeko orduan bizkortasuna eta bizitasuna, mozkinen berrinbertsio handiagoa, enpresaren gizarte erantzukizun handiagoa-, baina baita ahultasunak ere -ETEekin partekatzen dituztenak gehienak tamaina horretakoak direlako, enpresa eta familiaren interesak nahasteko arriskua, finantzaketa formulen murrizketa, oinordetzan arazoak, etab.-.
Gaur egun, bere ezaugarriak direla eta, familia-enpresek bost erronka dituzte: belaunaldien arteko jarraitasuna bermatu, berain tamaina handitu eta profesionalizatu, industria eta teknologia berrikuntza eta internazionalizazioa.