-
Talentu gaztea bilatzen duten enpresekin aurrez aurreko hartu-emana izan dute 1.000 ikaslek
-
Jule Goikoetxea: «Subjektu berriak nahi baditugu, haien arteko botere erlazioetan eragin behar da»
-
Farmakologia aldatu zuten zortzi emakume
-
Plentziako Itsas Estazioaren (PIE-UPV/EHU) zuzendaritza berria
-
Maggie Bullen: «Berdintasunerako Zuzendaritzaren izaera feminista sendotu nahi dut»
UPV/EHUk aurkeztuko du Master Egunetan graduondoko 2021-22 ikasketen eskaintza
Noiz eta non
Noiztik: 2021/02/17 Noiz arte: 2021/02/18, 11:00 - 19:00
Deskribapena
Asteazkenean eta ostegunean, otsailak 17 eta 18
Online eta aurrez aurreko formatoan
Otsailaren 17 eta 18an, Euskal Herriko Unibertsitateak Master Egunak ospatuko ditu. Bi egun horietan zehar, UPV/EHUk hurrengo 2021-22 ikasturterako graduondo-eskaintza zabal eta era askotakoa aurkeztuko du. Aukera ezin hobea da titulazio ezberdinetako arduradunen eta irakasleen eskutik aurrez aurreko informazio zuzena jasotzeko.
Bi jardunaldi horietan, goizez eta arratsaldez, jakintza arlo guztietako 80 unibertsitate master eta 20 berezko master inguru aurkeztuko dira, 15 minutuko saioetan. Saio horietan, master eta berezko tituluen ezaugarriak azalduko dizkiete tituluetako irakasleek horietan interesa duten etorkizuneko ikasleei.
Nabarmentzekoa da eskaintzan, Estatuko eta atzerriko beste unibertsitate batzuekin batera antolatutako programen kopuru handia. Hortaz, besteak beste, datorren ikasturterako, UPV/EHUk zortzi Erasmus Mundus master eskainiko ditu. Horietako hiruk EACEA agentzia europarraren (Education, Audiovisual and Culture Executive Agency) aitorpen berritua dute. Graduondoko eskaintzan prestakuntza dualean emandako masterrak (Fabrikazio Digitala, Sistema Txertatuen Ingeniaritza eta Multimedia Kazetaritza) eta nazioartekotze zigilua duten masterrak ere badaude (Hizkuntzaren Azterketa eta Prozesamendua, Kontrola Sare Elektriko Adimentsu eta Sorkuntza Banatuan, eta Ekonomia: Aplikazio Enpiriko eta Politikak). Bi mota horietako masterrak Euskal Unibertsitate Sistemaren Kalitate Agentziak (Unibasq) aitortuak dira.
Informazio saioak graduko azken mailan dauden edo unibertsitateko titulua duten eta master baten edo graduondoko beste modalitate batzuen bitartez espezializazio handiagoa eta prestakuntza jarraitua lortu nahi dutenentzat daude pentsatuta. Saioak irekita daude interesatu guztiei, eta aurrez aurreko parte-hartzea, berriz, UPV/EHUko ikasleentzat.
Presta zaitez zure bidea jarraitzeko/Euskal Herriko Unibertsitatea ez dago geldi, ezta zure etorkizuna ere.