Masterraren gakoak
25 urte baino gehiago bete dituelarik eta komunikazioaren teknologia berrien abangoardian, bere xede nagusia da multimedia prestakuntza integrala eskaintzea eduki praktiko handiarekin, gazte profesionalen laneratzerako atari ezin hobea bilakatuz.
Prestakuntza programa komunikazio enpresek edozein euskarritarako egun eskatzen duten beharretara egokitua dago: prentsa, irratia, telebista eta edizio digitalak.
Zentzu horretan, gaitasun integralak dituzten kazetaritzaren profesionalak prestatzen ditu, multimedia enpresen eta teknologia berrien garapenarekin bat. Kazetaritza aplikatuaren irakasgaiak eta irakaskuntza pertsonalizatua uztartzen duen irakaskuntza-programa bat aplikatzen du. Horretarako, kalitate goreneko irakasle-talde bat dauka, eskarmentu eta handiko kazetariak gehienak, beren prestakuntza akademiko egokia ibilbide profesional luze batekin osatu dutenak.
Laburbilduz, arlo honetako profesionalen prestakuntzak kaleko kazetaritzako eta mahaiko kazetaritzako atazak uztartzen ditu, arlo orokorretan zein kultura, epaitegiak edo ekonomia bezalako arlo espezializatuetan; antolakuntza, kazetaritza enpresa eta komunikazio bulegoen kudeaketan eta edizioa prentsa, irrati, telebista eta edizio digitaletan, non egunkariak, irrati eta TB saioak eta egunkari digitalak editatzen diren denbora errealean.
Nahi duten ikasleek ikerketa-lerro bat jarrai dezakete, master honek sarbide zuzena eskaintzen baitu UPV/EHUren Gizarte-komunikazioa Doktorego Programara.
Master honek Unibasq-en Prestakuntza Dualaren Zigilua du. Prestakuntza dualak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak enpresan eta unibertsitatean konbinatzen ditu.