Masterraren gakoak
Fabrikazio Digitaleko Unibertsitate Masterrak enpresetan 4.0 Industriaren esparruan sortutako errealitate berriari erantzun nahi dio; izan ere, errealitate horretan, enpresek Fabrika Digitalaren ikuspegi globala izango duten profesionalak behar dituzte, horri lotutako teknologiak menperatuko dituztenak eta industria iraultza berriak negozio ereduetan dakartzan aldaketak lideratzeko gai izango direnak. Lan arlora orientatutako master honek diziplina anitzeko ezagutzak eskaintzen ditu, eta “Fabrika Adimendunen” arloko espezialista adituak prestatzen ditu.
Masterraren helburuak honako hauek dira:
- Ikasleei enpresetan fabrikazioaren digitalizazioa lideratzeko beharrezkoak diren ezagutzak ematea.
- Ikasleak prestatzea, enpresan Fabrikazio Digitalari lotutako erantzukizun postuak bete ditzaten.
- Industria enpresek digitalizazioaren arloan egindako eskaerari erantzutea, hazten ari baita.
Master honek Unibasq-en Prestakuntza Dualaren Zigilua du. Prestakuntza dualak irakaskuntza-ikaskuntza prozesuak enpresan eta unibertsitatean konbinatzen ditu.
* Prezioari buruzko informazio gehiago lortzeko, masterreko idazkaritzan galdetu.