Breadcrumb

Masters-claves-master-control-smartgrids

Masterraren gakoak

Sare Elektriko Adimentsuak (smartgrids) bi elementu bateratzetik sortzen dira: energia berriztagarri aldakorren iturrien integrazioa hobetzeko beharra (Sorkuntza Banatuarena bereziki) eta teknologia berrien garapena, IKTak eta potentzia elektronika batik bat.

Smartgrid-ei esker, modu eraginkor eta seguruan kudeatu daiteke elektrizitatea, elektrizitate ekoizpena, banaketa eta kontsumoa optimizatuz, ekoizleen eta kontsumitzaileen artean eskaintza eta eskaera orekatzeko helburuaz. 

Master honen helburua da kualifikazio handiko profesionalak trebatzea, Smartgrid-en osagai nagusien kontrol eta kudeaketa sistemen diseinuan, integrazioan eta analisian. Horrela, erantzun egin nahi zaio sare elektrikoen eta sorkuntza banatuaren sektoreko enpresa eta zentro teknologikoen eskariari, nazioarteko dimentsio gero eta handiagoa duen testuinguru batean.

Horretarako, prestakuntza programak hainbat arlotako ezagutzak lantzen ditu: ereduztapen eta kontrolarekin lotutako teknikak eta metodologiak, IKTak, potentzia elektronika, energia gordetzeko sistemak, sare elektrikoak eta energiaren kudeaketan aplikatu beharreko Adimen Artifizialeko tresnak.

Gainera, ikasleek gaitasun hauek eskuratzen dituzte: aipatutako arloetan sortzen diren arazoak konpontzeko behar diren gaitasunak eta Smartgriden osagaien portaera ebaluatzeko gaitasuna, ebaluazio irizpide espezifikoen bitartez.

Master honek Unibasq-eko Nazioartekotze Zigilua du, ikasleen nazioartekotzea sustatu eta aitortzen duena.

Masterrak titulazio bikoitza lortzeko aukera ematen du École Superieure des Technologies Industrielles Avancées-ESTIA (Frantzia) unibertsitatearekin.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

25

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Ingelesa

Kredituak

90

Iraupena

1,5 ikasturte

Gutxi gorabeherako prezioa

4.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola

Euskal Herriko Unibertsitatea: Gipuzkoako Ingeniaritza Eskola. Eibarko Atala

Euskal Herriko Unibertsitatea: Informatika Fakultatea

École Superieure des Technologies Industrielles Avancées-ESTIA (Frantzia)

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
ALDASORO MARCELLAN, UNAI

Idazkaritza :

Masters-4-razones-control-smartgrids

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • 1.000 ordu baino gehiago hainbat jardueratan (praktikak, MAL, mintegiak, proiektu zehatzen aplikazioa, klaseak…), sektoreko enpresa eta zentro teknologiko ospetsuetan.
  • Lehenengo maila bukatzerakoan, ikasle guztiak praktika ordainduak egiten hasten dira enpresa batean. Praktika hauek lanpostu bat edo doktorego tesi bat aurkitzen errazten dute eta masterreko ikasleen laneratze tasa altu baino altuagoa azaltzen dute.
  • Tituluak Nazioarteko aipua du. Klase guztiak ingelesez ikas daitezke. Irakasgai batzuk euskaraz, gaztelaniaz edo frantsesez egiteko aukera dago.
  • Bidarteko Ecole Supérieure des Technologies Industrielles Avancées (ESTIA Institute of Technology) Eskolarekin programa bikoitza du, Frantziako enpresa batean edo Frantziako merkatuarekiko lotura duen enpresa batean lanpostu bat lortzea erraztu egiten duena.

Masters-participantes-control-smartgrid

Unibertsitate partaideak

 
ESTIA Institute of Technology

Masters-salidas-profesionales-control-smartgrid

Irteera profesionalak

  • Proiektuen diseinua, mantenimendua eta ardura, energia elektrikoaren sektorean, garraioarenean edo makina erremintarenean.
  • Ikerketa arlo hauetan.

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak