SAREPRINT-Cancelacion-y-devolucion

Zenbatekoak itzultzeko eta kontuak deuseztatzeko deialdia, 2023/2024 ikasturtea

Prozedura bat ezarri da 2024-12-31n gure unibertsitatean ikasketak amaitu dituzten eta, beraz, UPV/EHUrekin loturarik ez duten ikasleen kontuak deuseztatzeko eta zenbatekoak itzultzeko.

Bi eurotik gorako saldoa duten kontuek eskubidea izango dute saldoa itzultzea eskatzeko; horretarako, deialdi bat ireki da 2025eko otsailaren 3tik 16ra bitartean.

Bi eurotik beherako saldoa dutenek 2025eko otsailaren 28ra arte gasta dezakete.

Baldintzak betetzen dituzten pertsona guztiei jakinaraziko zaie, posta elektronikoz, unibertsiteko posta kontuan, eta egoeraren eta itzulketa eskatzeko jarraibideen berri emango zaie.

2025eko martxoaren 1ean ezabatu egingo ditugu UPV/EHUrekin 2024-12-31n loturarik ez duten pertsonen SarePrint kontu guztiak.

Zalantzarik izanez gero, gurekin jar zaitezkete harremanetan e-maila honen bidez: sareprint.info@ehu.eus

Informazioa bidaltzeko azken eguna: 2025eko otsailaren 3tik 16ra bitartean.
Pdf dokumentu bakar batean, NANa bi aldeetatik eta banku-kontuaren titulartasun-ziurtagiria erantsi beharko dira.

Formularioa