SarePrint

Koloretan eta DIN A3 formatuan ere bai!
UPV/EHUko ikasleentzako inprimagailuak
Sareprint urrutitik inprimatzeko sistema bat da. Horren bidez etxetik, informatikako gelatik, tabletetik edo telefono mugikorretik bidal dezakezu lana inprimatzeko agindua, eta zuk nahi duzunean atera dezakezu inprimagailutik: unean bertan edo beranduago; edozein unetan. Fotokopiak egiteko eta eskaneatzeko ere balio du.
Baldintza bakarra UPV/EHUko kide izatea da.