Nola identifikatu SarePrint toki batean txartel batez?
“Kontakturik gabe” teknologia duen (MIFARE o RFID) edozein txartel erabil dezakezu: Barik, ikasle txartela, … Txartel horrek identifikatzeko bakarrik balio du, ez ordaintzeko, ordea.
- Lehen erabilera (sisteman erabili ez den kontakturik gabeko txartela)
- Txartela irakurgailutik pasatzean, zure kredentzial korporatiboen bidez identifikatzeko eskatuko dizu (txartela SarePrint-eko kontuarekin batzeko).
- Berriro erabili behar duzunean, PIN bat sartzeko eskatuko dizu (“tandem osatuko duena” aurreko urratsean batutako txartelarekin).
- Txartela-PIN “tandema” erabil dezakezu jada SarePrint sistema duen edozein ordenagailutan identifikatzeko.
- Bigarren erabilera (SarePrint kontuarekin batutako txartela)
- Pasatu txartela irakurgailutik.
- Sartu batutako PINa.
- Erabil dezakezu jada SarePrint.
- Txartel bat sisteman alta emanda izan eta aldatu nahi baduzu (kontuan hartu lehen zenuena baliogabetuko duela)
- Txartela irakurgailutik pasatzean, berriro eskatuko dizu zure kredentzial korporatiboen bidez identifikatzeko, txartela SarePrint-eko kontuarekin batzeko.
- Txartela-PIN “tandema” erabil dezakezu jada SarePrint sistema duen edozein ordenagailutan identifikatzeko. Lehengo PINa gordeko dizu.
- Batutako PINaren aldaketa
- Sartu hemen: sareprint.ehu.eus. Identifikatu UPV/EHUko zure kredentzial korporatiboen bidez.
- Zure PINa berrasieratu dezakezu “Cambiar detalles – cambio de tarjeta/PIN ID” atalean.