Breadcrumb

SAREPRINT-Problema

Zer egin arazoren bat sortzen denean

  1. Inprimagailua paperik edo tonerrik gabe badago, edo ez aurrera ez atzera egiten ez badu, edo lana ateratzen ez bada…kasuan kasuko eraikineko atezainekin harremanetan jarri.

  2. Ordenagailuak edo programak arazoren bat eman badizute, Erabiltzaileentzako Zerbitzura (CAU) deitu, tel.: 946014400.

  3. Lana inprimatuta atera ez eta sistemak kobratu badizu (hori gertatzea bitxia da, inprimagailuak lana ezin duela inprimatu detektatzen badu, ez du dirua deskontatzen kontutik), atezainengana ho ikusteko ea haiek konpon dezaketen (baliteke papera amaitu izana edo).

  4. Aurrekoa egin ondoren, SarePrint sistemak benetako arazoa duela egiaztatuz gero, dirua bueltatzeko eska dezakezu SarePrint-en, “Berriki inprimatutako lanak - dirua itzultzeko eskaria” atalean”. Baina beti begiratu, mesedez, ea aurreko urratsak eman diren. Okerra zurea izan bada (esaterako, beste inprimagailu batera bidali izana, edo ez duzula dokumentuaren aurrebista berrikusi eta atera dena zuk nahi zenuena ez izatea…), ezin izango dizugu dirua itzuli.

  5. Bestelako gorabehera, duda, iradokizun eta abarretarako, hemen topatuko gaituzu: sareprint.info@ehu.eus