servicios_prestamos_normativa

Mailegu araudia

Sarrera

1994ko otsailaren 4ko Gobernu Batzarrak onartu zuen Unibertsitate-liburutegiko araudiak, 20. artikuluan, honako hau ezartzen du:

  1. Mailegu-zerbitzuaren helburua da erabiltzaileei liburutegitik dokumentuak ateratzen uztea, denbora jakin batean; mailegatu ezin daitezkeen materialak kenduta.
  2. Zerbitzua erabiltzeko, dagokion identifikazioa erakutsi beharko da.
  3. Unibertsitateko ondare bibliografikoaren eta dokumentu-ondarearen hedakuntza, erabilgarritasuna eta kontserbazioa bermatuko dituzten arau propioak izango ditu. Arau horiek Zentroko Liburutegiko Batzordeak edo Campuseko Liburutegi Nagusiak proposatuko ditu, eta Unibertsitate-liburutegiko Batzordeak onartuko ditu.

Erabiltzaileak

Erabiltzaileek maileguak egin ahal izango dituzte Unibertsitateak ematen dien txartelaren bidez edo, hura falta izanez gero, txartel bat eskatu beharko dute zentroko liburutegian.
Erabiltzaileak ezin dio txartela beste norbaiti eman, eta ezta liburutegiko materiala prestatu ere; material horren ardura erabiltzaileak izango baitu liburutegira itzultzen duen arte.

Erabiltzaileak, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko kideak

Zerbitzua Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateko kide guztiek erabil dezakete.

Erabiltzaileak 6 kategoriatan bildu dira: Ikasleak, graduondokoak, ikertzaileak, A.Z.P., instituzioak (ez personak) eta irakasleak.

  1. Ikasleak: UPV/EHUko graduko ikasleak, Esperientzia Gelako ikasleak, UPV/EHUri Atxikitako Zentroetako ikasleak, Erasmus.
  2. Graduondokoak: master eta berezko graduondoko ikasleak, doktoregoko ikasleak.
  3. Ikertzaileak: prestakuntzan diharduteduten ikertzaileak, irakasle bisitariak.
  4. A.Z.P.: UPV/EHUko Administrazio eta Zerbitzuetako Pertsonala.
  5. Instituzionala: sailak eta besteak.
  6. Irakasleak: UPV/EHUko eta atxikitako edo hitzarmena duten zentroetako irakasleak.

Unibertsitateko Zentroek hitzarmenak sinatuta dituzten beste instituzioetako kideak

UPV/EHUk  hitzarmenak edo akordioak sinatuta ditu beste instituzio batzuekin; eta horietako kideek ere Unibertsitate-liburutegia erabiltzeko aukera dute. Pertsona horiek mailegu-zerbitzua erabili ahal izango dute, dagokion hitzarmenean aurreikusitako baldintzetan.

Kanpoko erabiltzaileak

Gaur egun ez dute etxetik mailegatzeko zerbitzua erabiltzerik.

Maileguan hartu daitezkeen / ezin daitezkeen dokumentuak

Bibliografia-funtsa maileguan eraman dezake unibertsitate-komunitate osoak, baina badira mailegatu ezin direnak ere, besteak beste: erreferentziazko zenbait obra, aldizkari, funts zaharreko obrak eta ezaugarri bereziak dituzten eta gordetzeko egoera dela-eta liburutegiko geletan kontsultatzea komeni diren obra guztiak.

Horrela, maileguan hartu ezin diren obrak honako hauek dira:

  • Erreferentziazko obrak (entziklopediak, hiztegiak, katalogoak, bibliografiak...)
  • Aldizkako argitalpenak
  • Eguneratu daitezkeen obrak eta orri solteak.
  • Dokumentu zahar, bitxi eta zoragarriak.
  • Agortutako dokumentu modernoak edo ordezkatzen oso zailak direnak.
  • Tesiak, tesinak, argitaratu gabeko karrera amaierako proiektuak.
  • Marrazkiak, kartelak, estanpak...

Maileguaren iraupena eta baldintzak

Maileguen epeak aldatu egiten dira erabiltzaile- eta dokumentu-motaren arabera. Liburutegiko automatizazio-programaren bidez, bibliografia-funtsa 4 motatako dokumentuetan sailkatzen da: 3 motatakoak mailegatu daitezke (monografiak, eskuliburuak eta mugatuak), eta azkenik mailegatu ezin diren obrak daude (erreferentziazkoak).

Mailegu araudia erabiltzaile motaren arabera

Erabiltzaileak

Obra kopurua Maileguaren iraupena egunetan
    Mailegu luzea Mailegu laburra Berritzeak
Ikasleak 7 7 egun 7 egun 3
Graduondokoak 17 30 egun (*) 7 egun 3
Ikertzaileak eta AZP 25 30 egun (*) 7 egun 3
Instituzionala 100 365 egun (*) 7 egun 3 mailegu laburra. 0 luzea
Irakasleak 45 365 egun (*) 7 egun

3 mailegu laburra

0 luzea

*Beste erabiltzaile batek maileguan emandako materialaren erreserba eginez gero, epe horiek mugatuko dira 15 egunetara (jatorrizko epea 30 egunekoa denean) edo 30 egunetara (jatorrizko epea 365 egunekoa denean).

Epe horiek ez diote erabiltzaileei erantzukizunik kentzen liburuak liburutegira itzultzeko, betiere hark eskatuz gero.

Erreserbak

Erabiltzaileek aukera izango dute Unibertsitate Bibliotekako liburuak erreserbatzeko eta horiek jasotzeko sukurtsala aukeratzeko.

Mailegu laburreko liburuak liburua dagokion bibliotekako erabiltzaileek baino ezin izango dute erreserbatu. Norbaitek beste biblioteka bateko mailegu laburreko liburu bat behar badu, pertsona hori atxikita dagoen bibliotekarekin harremanetan jarri behar da.

Pertsona batek aldi berean indarrean izan dezakeen erreserba-kopurua erabiltzaile motaren araberakoa da:

  • Ikasleak:  5
  • Graduondokoak:  15
  • Ikertzaileak/AZP:  15
  • Irakasleak:  40

Berritzeak

Mailegu-epea luzatu nahi denean berritzeak egin daitezke, gehienez 3 aldiz, betiere obra ez badu beste erabiltzaileren batek erreserbatzen, eta interesa duenak ez badu zigorrik.

Ezohiko maileguak

Opor-garaian maileguek ezohiko iraupena izango dute. Mailegu horien baldintzak zerbitzuaren puntu guztietan erakutsiko dira nahiko denborarekin.

Saileko maileguak

Sailek gehienez 100 liburu eduki ditzakete ikasturte bakoitzean liburu-depositu gisa. Mailegu-unitate hori laborategiko eta antzeko liburuentzat soilik izaten da.

Saileko zuzendaria edo, hala badagokio, sail-unitatea arduratuko da deposituko liburuez. Liburu horiek zenbatzeko itzuliko dira saileko zuzendaria aldatzen denean.

Arauak hautsiz gero

Mailegua galdu edo hondatuz gero:

Unibertsitate-liburutegiko Araudiaren 54. artikuluan ezartzen da:

"Mailegu zerbitzua erabiltzen duenak maileguan hartzen dituen obren ardura izango du. Jasotako obra erabat edo zerbait puskatzen bada, galtzen bada edo ez bada itzultzen, ezaugarri bereko beste ale batekin ordezkatu beharko da; edo merkatuan aurkitu ezin bada, diruz ordaindu beharko da".