FAQ

Ohiko galderak

Bibliotekari buruzko informazio orokorra

 

Nor sar daiteke UPV/EHUko biblioteketan?

Edonor sar daiteke eta, era berean, bibliotekako funtsak edonork  kontsulta ditzake. Halere, zerbitzu jakin batzuk, maileguak eta baliabide elektronikoak unibertsitateko kideek soilik erabili ahal izango dituzte.

Unibertsitateko txartelak UPV/EHUko edozein bibliotekatan balio du?

Bai.

Zein da Bibliotekaren ordutegia?

Egin klik hemen zein den biblioteken ordutegia jakiteko
Gabon, udaberriko eta udako oporretan ordutegi bereziak daude.
 

Liburuak, aldizkariak eta bestelako dokumentuak erosi eta harpidetzak egin

 

Liburu bat erosteko eskaera egin daiteke?

Bai, baina eskaera egiteak ez du ziurtatzen bibliotekak eskatutako dokumentua erosiko duenik. Erabakia beti egongo da erosteko politikaren eta aurrekontuaren menpe.

 

Bibliotekak ez duen aldizkari bateko artikulua interesatzen zait. Eros dezaket?

Ez.

Orduan, nola lor dezaket UPV/EHUko bibliotekan ez dagoen artikulu bat?

Biblioteken arteko maileguetarako formulario bidez eska dezakezu. Biblioteken arteko Maileguen Zerbitzuan aurkituko duzu behar duzun informazioa erabiltzaile moten eta tarifen inguruan.

Katalogoa erabili

 

 

Nola egin liburu bat bibliotekan aurkitzeko?

Lehenik, katalogoa kontsultatu behar duzu egile, izenburu edo izenburuaren eta egilearen  hitzen bat konbinatuz "gako hitza" aukeran. Izan ere, horrek bilatzen ari zaren liburua UPV/EHUko bibliotekaren batean dagoen adieraziko dizu, baita liburuaren zenbat ale eta non dauden eskuragarri ere.

 

Nola aurkitu dokumentuak  bilaketa egin ondoren?

  • Kokapenak adierazten du zer zentrotan dauden dokumentuak.
  • Signatura kode bat da, dokumentuak apalategietan non dauden jakiteko.
  • Mailegu motak adierazten dizu dokumentua mailegu luzea edo laburra duen.
  • Estatua: Erabilgarria edo maileguan.
  • Sarean eskuragarri esteka klikatu beharko duzu testura zuzenean sartzeko.

 

Aldizkari bat katalogoan kontsultatzeak identifikatzeko eskatzen badit, zer egin behar dut?

Matrikulatzerakoan unibertsitateak emandako ldap gakoa eta pasahitza sartu behar dituzu.

 

Zer da Nire kontua?

Katalogoarekin duzun konexio pertsonala da. Maileguan eta erreserbatuta dituzun liburuak erakusteaz gain, honako baliabide hauek erabiltzeko aukera ere emango dizu:
• Nire zerrendak (gogoko egile eta arloen zerrendak)
• Gogoko bilaketak
• Nire irakurketan historiala

Ordenagailu publiko batean katalogoarekiko konexio pertsonalerako saioa ireki baduzu, amaitzerakoan ez ahaztu saioa ixteko nabigatzailearen IRTEERA botoia sakatu behar dela.
 

Nola aktibatu ahal dut Nire kontua?

UPV/EHUko txartelaren erabiltzaile zenbakia sartuz. Lehenengo aldiz, pasahitza sortu beharko duzu, "Establecer/Restablecer contraseña" botoia sakatuz.

Zure kontua sartzeko

 

Ba al dago bibliotekako katalogoan laguntza edo gidarik?

Bai, bibliotekako katalogoaren orrialdean baduzu oinarrizko gida eta gida aurreratua
 

Maileguak, berritzeak , erreserbak

 

Zenbat dokumentu har ditzaket maileguan eta zenbat denboraz? 

Maileguaren iraupena eta baldintzak Bibliotekako erabiltzaile motaren araberakoak dira. Mailegu araudiak baimena ematen du gehieneko dokumentu kopuru bat  maileguan eramateko zehaztutako denbora tarte batez, baina mailegua berritzeko aukera ere eskaintzen du.

 

Nola jakin dezaket zer dokumentu ditudan maileguan hartuta edo erreserbatuta?

NIRE KONTUA (hasi saioa) aukeraren bitartez, zure unibertsitateko e-maila eta txartel zenbakia (letrarik gabe) erabiliz.

 

Nik neuk berritu al ditzaket maileguak?

Sistemak automatikoki berritzen ditu zure aleak 3 aldiz, zure mailegu-aldia kontuan hartuta, salbu eta liburua beste erabiltzaile batek erreserbatuta badago edo irakaslea bazara eta "mailegu luzea" motako liburua bada.

 

Telefonoz berritu al daiteke?

Ez, webgunearen bitartez edo Bibliotekan bertan.

 

Maileguan emanda dagoen liburu bat interesatzen zait, jakin al dezaket nork daukan?

Ez, Bibliotekako erabiltzaile guztien datu pertsonalak sekretuak dira eta ezin zaizkio inori eman.

 

Zer gertatzen da maileguan hartutakoa berandu itzultzen badut?

Maileguan hartutako dokumentu bat berandu itzuliz gero, puntu negatiboak pilatzea (demerituak) ekarriko du. Beraz, puntu negatibo horien adina egunez, erabiltzaileak ezingo du mailegurik, berritzerik eta erreserbarik egin UPV/EHUko Biblioteka sarean.

 

Zer egin behar dut maileguan hartutako dokumentu bat galdu edo kaltetzen badut?

Dokumentuaren galera edo kalteren berri eman beharko diozu mailegua egin dizun Bibliotekari eta beste ale bat lortu edo gai eta ezaugarri berdineko beste ale batekin ordezkatu beharko duzu. UPV/EHUko Bibliotekan maileguak, berritzeak eta erreserbak egiteko eskubidea galduko duzu harik eta galdutako edo kaltetutako alea ordeztu arte.

 

E-booken mailegua existitzen al da?

Egun, Bibliotekak ez du zerbitzu hori eskaintzen, baina liburu elektronikoen bilduma zabal batera sartzeko aukera ematen du.

 

Maileguak egiten al zaizkie beste unibertsitate batzuetan matrikulatuta dauden ikasleei?

Ez, Seneka, Erasmus eta G9ko unibertsitateetako (NUP, UCAN, UNIOVI, ULR, UIB, UCLM, UEX, UNIZAR) ikasleei izan ezik, eta alderantziz, EHUko ikasleek har ditzateke liburuak G9ko liburutegietan.

 

UPV/EHUko beste zentroetako liburuak eska ditzaket?

Bai. Baldin eta liburu hori ikasten ari zaren ikastegiko bibliotekan ez badago eta "Oinarrizko Bib." azalpena daramatenak izan ezik.


Zeintzuk dira jarraitu beharreko urratsak?

1. "Nire Kontuan (hasi saoia)" identifikatu behar duzu.
2. "Eskaera" botoian egin klik (Katalogo Klasikoa)
3. "Erreserbatu" botoian egin klik (Encore Katalogoa)
4.  Aukeratu zer bibliotekatan jaso nahi duzun liburua
5.  Liburua iristen denean mezu elektroniko bat jasoko duzu haren eskuragarritasunaz informatuz.

 

Erreserbatu al dezaket maileguan emanda dagoen liburu bat?

Bai.

 

Zenbat erreserba egin ditzaket?

Erabiltzaile profilak maileguan hartzen baimentzen dizun adina dokumentu.

 

Nola kontsulta ditzaket nire erreserbak?

Nire Kontua (hasi saioa) aukeraren bidez

 

Zer egin dezaket bilatzen ari naizen artikulua edo liburua UPV/EHUko liburutegietan ez badago?

Biblioteken arteko maileguaren bidez eska dezakezu. Biblioteken arteko mailegu zerbitzuaren webgunean aurkituko duzu informazio zehatza erabiltzaile moten eta tarifen inguruan.

 

Inprima dezaket artikulu bat edo fotokopiak egin?

Bai. UPV/EHUko bibliotekek fotokopiagailuak eta inprimagailuak dituzte erabiltzaileek biblioteketako bildumetako dokumentuen kopiak egin ditzaten. Aipatutako makinak ikasketa edo ikerketa xedetarako soilik erabiliko dira, indarrean dagoen araudiaren (Jabetza Intelektualari buruzko Legearen 37. art.) mugak eta argitaratzaileek/banatzaileek titulu bakoitzerako ezarri dituzten baliabide elektronikoen gaineko erabilera baldintzak errespetatuz.

 


 

Erabiltzaileen prestakuntza

Bibliotekak prestakuntza ikastarorik eskaintzen al du?

Bibliotekak prestakuntza saioak antolatzen ditu bai UPV/EHUn ikasten hasten diren ikasle berrientzat bai unibertsitateko gainerako kideentzat, erabiltzaileek Bibliotekak eskaintzen dituen zerbitzuak ezagutu eta informazioa bilatzeko eta kudeatzeko gaitasunak eta trebetasunak lor ditzaten. Eskaintzen diren ikastaroak ezagutzeko, ikus Erabiltzaileen prestakuntza.
 

Informazioa bilatzea

 

Nola aurki dezaket informazio bibliografikorik gai bati buruz edo irakasgai bateko lan bat egiteko?

Katalogoa ez ezik,  badituzu hainbat jakintza arlotan zentratutako tresna ezpezifikoagoak ere: datu baseak, bilatzaile espezializatuak, aldizkari elektronikoen atariak bilatzeko motorrak…
Bibliotekako langileei eska diezaiekezu laguntza.

 

Datu base batean aurkitzen ditudan dokumentu guztiak bibliotekan izango al ditut erabilgarri?

Ez. Jakiteko datu base batean aurkitutako dokumentu bat (liburua, tesia, biltzar baten akta, …) bibliotekan dagoen, katalogoa kontsultatu behar duzu beti. Zenbait datu basetatik artikuluen testu osoa lor daiteke, baldin eta Unibertsitateko Bibliotekak aldizkari horien harpidetza eginda badu.



Non aurki dezaket aldizkari baten eragin faktorea?

Journal Citation Reports(JCR) gidaren bitartez.
 

Baliabide elektronikoak

 

Kontsulta ditzaket nire etxetik datu baseak edo aldizkarietako artikuluen testu osoa ikusi?

Bai, baliabidea gure katalogoan bilatuz eta "Nire kontuan" saioa hasiz .

 

Nola jakin dezaket aldizkari bat formatu elektronikoan dagoen?

Bertsio elektronikoa dagoenean, katalogoan aldizkariaren izenburuaren ondoan "recurso electrónico" dioen lotura eta esteka bat ageri da aldizkarian online bidez sartzeko.

 

Zergatik eskatzen dit pasahitza aldizkari elektroniko bateko artikulu baten testu osora sartu nahi dudanean?

Hauek izan daitezke sistemak aldizkari elektroniko baten testu osora sartzen ez uzteko arrazoiak:

  • Harpidedunak ez izatea.
  • Gure harpidetza ez iristea bilatzen ari zaren urteraino. Editoreek ikur bidez adierazten dute zer urtetan dugun sartzeko aukera. Bibliotekako katalogoan kontsultatu behar duzu aldizkariaren titulua ikusteko zenbat urtez dagoen eginda harpidetza.
  • UPV/EHUtik kanpo egotea (orduan Nire Kontuan saioa hasiz sartu behar duzu). Urrutiko sarbideari buruzko informazioa.

Beste moduren batera lor nezake artikulu hori?

Aldizkariaren izenburua  bila dezakezu katalogoan, gure bibliotekaren batean aldizkari hori eta behar duzun urteko alea paperean daukagun jakiteko. Ez ba dago, biblioteken arteko maileguaren bidez eska dezakezu. Biblioteken arteko Maileguen Zerbitzuan aurkituko duzu behar duzun informazioa erabiltzaile moten eta tarifen inguruan.

 

Informazio bera agertzen al da aldizkari baten paperezko bertsioan zein bertsio elektronikoan?

Ez beti. Kasu batzuetan argitaratzaileek atal batzuk ken ditzakete, zuzendariari gutunak, artikulu motzak eta aldizkari baten bertsio elektronikoko iragarkiak, besteak beste. Aldizkari elektroniko batzuek testua soilik ekartzen dute eta paperezko bertsiotik grafikoak, taulak edo irudiak ezabatzen dituzte. Bertsio elektronikoek ezaugarri osagarriak izan ditzakete, hala nola helbide elektronikoarekiko loturak, erreferentzietan jarritako estekak, etab.

 

Norengana jo behar dut baliabide elektroniko bat ez badabil?

Idatz ezazu mezu bat helbide honetara :uni-bib.elektronikoak@ehu.eus