Cómo elaborar un trabajo académico. Exposición, defensa y difusión

Azalpena, defentsa eta zabalkundea

Azalpena eta defentsa

Moduari eta denborari dagokienez, jarraitu lan akademikoa defendatzeko araudiari, bai idatzizko bertsioan, bai ahozkoan.

Lanaren edukia garrantzitsuena bada ere, ahozko aurkezpen ona egitea erabakigarria izan ohi da. Aholku hauek jarrai ditzakezu:

Denborari dagokionez:

  1. Agurtu eta eskerrak eman erakundeari, epaimahaiari, ….
  2. Aurkezpenaren helburua azaldu.
  3. Haren egituraren berri eman.
  4. Adierazi zein izan den baliatutako metodologia, ikerlana edo azterlana izan den.
  5. Aurkeztu emaitzen laburpena. Saldu ahalik eta ongien zure lana!
  6. Zerrendatu ondorioak.
  7. Berriro eskerrak eman eta jakinarazi egin nahi dizkizuten galderei erantzuteko prest zaudela.

Aurkezpen programa bat (Prezi, Powerpoint, Genially, etab.) erabiltzekotan, erabili zure erakusketaren gidoi gisa, ez irakurri pantaila. Eta saiatu sormenaren eta argitasunaren arteko oreka bilatzen.

Kasu guztietan, erabili hiztegi zehatza, aukeratu ideiak argitasunez eta zehaztasunez eta eutsi aurkezpenaren erritmoari.

Zaindu hitzik gabeko komunikazioa: keinuak, jarrera, baita janzkera ere.

Prestatu kontu tekniko guztiak: eraman ordenagailua bateria kargatuta, zure lana USB batean eta, gainera, hodeian zintzilikatuta, ziurtatu konexioak egokiak direla aretoan.

Zabalkundea

Behin kasuan kasuko epaimahaiak zure gradu amaierako lana, master tesia edo doktorego tesia ebaluatu ondoren, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatearen sarbide irekirako politikak ADDIn argitaratzea gomendatzen du.

Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV/EHU) Irakaskuntza eta Ikerketarako Artxibo Digitala da, helburua duena Euskal Herriko Unibertsitatean egiten diren irakaslan eta ikerlanen ekoizpen intelektuala sarbide ireki gisa antolatu, artxibatu, zaindu eta hedatzea.

Kontsultatu sarbide irekian eta ADDIn argitaratzeari buruzko informazio guztia.