EPE 2019 2020 2021 2022 euskararen Hizkuntz Eskakizunak egiaztatzeko probak

EPE 2019-2020-2021-2022 euskararen Hizkuntz Eskakizunak egiaztatzeko probak

KARRERAKO FUNTZIONARIO IZATEKO ENPLEGU PUBLIKOA EGONKORTZEKO OHIKO PROZESUA (sarrera mota orokorra)

Euskararen Hizkuntz Eskakizunak egiaztatzeko probak

Administrazio eta zerbitzuetako funtzionario eta lan kontratuko langileentzako 2019ko, 2020ko, 2021eko eta 2022ko enplegu publikoaren eskaintzei dagozkien oinarri orokorrak bai eta funtzionarioen barne-sustapenekoak ere argitaratzekoaren Universidad del País Vasco / Euskal Herriko Unibertsitateko errektorearen 2022ko urriaren 20ko ebazpenean 8.4garren oinarri orokorrean zehaztutakoarekin bat eginik, H.E.renbat ziurtatzeko eskaera aurkeztu duten lehiakideei jakinarazten zaie euskara-proba idatziak (ulermen idatzia eta adierazpen idatzia) 2024ko apirilaren 20an egingo direla, BECen(esteka)

EPEAREN EUSKARA AZTERKETA IVAPEKO OHIKO DEIALDIAREKIN BATERA EGINGO DELA. AZTERKETA BAKARRA IZANGO DA IDATZIZKOAN ZEIN AHOZKOAN, ETA HAUTAGAIREN BATEK BI PROZESUETAN IZENA EMAN BADU, AZTERKETARAKO DEI BAKARRA JASOKO DU.

Probak IVAPek ezarritako egutegiaren arabera egingo dira. Egutegi hori ondoko web orrian kontsulta daiteke; https://www.ivap.euskadi.eus/2024-1-deialdia/z16-a3hedei/eu/

Orri horretan behin betiko onartutako pertsonen zerrendak, abizenen araberako banaketa, proba egingo den BECeko pabiloien planoak eta azterketaren egunerako jarraibideak ere ikus daitezke.

https://www.ivap.euskadi.eus/contenidos/informacion/2024_1_deialdia/eu_def/adjuntos/Azterketarientzako-informazioa_2024_1.pdf

Ohar garrantzitsua: irakurri jarraibideak, jarrai itzazu eta deskargatu idatzizko azterketara sartzeko beharrezkoa den identifikazio-orria..

Hizkuntza-eskakizunak egiaztatzeko probak oposizio-fasea,egon balitz, gainditutakoek soilik egin ahalko dituzte baldin eta hizkuntza-eskakizuna aurretik egiaztatuta ez badute edo titulu baliokiderik ez badute.

Etsamina kanporagarria izango da, hau da, ahozko etsamina egitera, idatzizko etsamina gaindituko luketen izangaiei beste inori ez zaiola dei egingo, behar bezala iragarriko den datan

TEKAZELen Hautaketa eta Hornikuntza

UPV/EHUko PERTSONALEKO GERENTEORDETZA

Ahozko azterketara deituta daudenen zerrenda

Ahozko azterketak proba bakarra izango du, mintzamen-proba, eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere.

Ahozko azterketak proba bakarra izango du, mintzamen-proba, eta proba horretan baloratuko da entzumen-proba ere.

EHUko EPEan izena eman dutenak, IVAPeko Azternet aplikazioan begiratu beharko dute zein egunetan, zein ordutan eta zein tokitan egin behar duten ahozko azterketa.

Ahozko azterketara deituta ez daudenak, EZ GAI edo EZ AURKEZTUa izan dira idatzizko azterketan, eta erreklamatzeko, behin-behineko emaitzak egon arte itxaron beharko dute.

Behin-behineko emaitzak ekainaren 28an emango ditugu ezagutzera.

Erreklamazio-epea ekainaren 29tik uztailaren 5era artekoa izango da.