Autonomiari, tratu onari eta herritarren gaitasunei buruzko ikerkuntza, genero-ikuspegitik egina, aldi batetik prebentziorako eta, bestetik, tratu txarrei eta eraso eta jazarpen mota desberdinei (zuzeneko erasoa, harremanetakoa, ziber-jazarpena) aurre egiteko. Batetik, ikasle, irakasle eta familiek prebenitu eta aurre egiteko estrategiak ebaluatzeko lana egin da. Bestetik, taldeak gaitasun sozial eta pertsonalak hobetu eta aurre egiteko estrategiak lantzeko sortutako hezkuntza-interbentzioko programen eraginei buruzko ikerkuntza-ildo bat ere badago.
Eskolako curriculumean eta, batez ere, eskola-liburuetan agertzen diren gaitasun sozial eta pertsonalei eta herritarrentzako hezkuntzari buruzko ikerkuntza. De la Caba-k Rafael López Atxurrarekin batera egindako ikerketan (1998tik 2006ra) hezkuntza formaleko curriculumean lantzen diren elkarbizitza eta herritartasunerako gaitasunak aztertu dira; horretarako, ingurua ezagutzeko eskola-liburuak analizatu dira, ikerkuntza horrek plataforma gisa balio dezan eskoletan hezkuntza-interbentzioa bideratu ahal izateko. Hala, curriculumean herritartasunerako hezkuntza garatzera bideratutako eduki sozial eta pertsonalek zer nolako presentzia duten aztertu zen ikerkuntzako lehen fasean; horretarako, arreta berezia jarri zitzaien autonomia pertsonalarekin, ezagutza sozialarekin eta balioen garapenarekin lotutako edukiei. Ikerkuntza-prozesuko bigarren fasean analisia osatu zen: horretarako, parte-hartze eta elkarbizitzarako jardueren tipologia aztertu zen, zer nolako ahalmenak sustatzen dituzten eta haien oinarrian zer nolako herritartasun-ikuspegiak dauden ikusteko. Hala, hezkuntza esku-hartzerako eta eskolako curriculuma aintzat hartuko duten programak garatzeko jarraibideak eskuratu nahi izan ziren.
Gaitasun sozial eta pertsonalei eta herritartasunerako gaitasunei buruzko ikerkuntza trebatzaileen trebakuntzaren alorrean
Babes-gabezia sozial larrian dauden adin txikiko pertsonei eta euren familiei zuzendutako hezkuntza-interbentzioari buruzko ikerkuntza. ARGABE (Familien Orientazio eta Tratamendurako Elkartea) elkartearekin batera hainbat lan egin dira, hezkuntza-interbentzioko programa bat diseinatu eta ebaluatzeko; horren helburua izan da gurasoen trebetasunak hobetzea eta babes-gabezia sozial larrian dauden adin txikikoen eta beren familien garapen sozial eta pertsonala bultzatzea.
Familia eta eskolaren arteko harremanei buruzko ikerkuntza, taldean gurasoak trebatzeko programen metodologiari buruzkoa, eta talde horietako monitorizazio- eta dinamizazio-esperientzia batzuei buruzkoa.