INFORMAZIO OHARRA: DATUEN TRATAMENDUA - ALDEZLEA
1. Datuen babesari buruzko oinarrizko informazioa
Europako Parlamentuak eta Kontseiluak apirilaren 27an emandako 2016/679 EB Erreglamenduko 13. artikuluarekin bat etorrita (datu pertsonalen tratamenduari eta datu horien zirkulazio askeari dagokienez pertsona fisikoak babesteari buruzko erreglamendua), honen bidez jakinarazi nahi dizut zure datuak UPV/EHUren erantzukizunpeko fitxategian gordeko direla, eta, era berean, honen berri ere eman nahi dizut:
Datu tratamenduaren arduraduna | Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea |
Datu tratamenduaren helburua | Unibertsitateko kideek aldezleari aurkeztutako galderak eta kexuak izapidetzea eta ebaztea. |
Datu tratamenduaren legitimazioa |
Datuen tratamenduaren arduradunak legez daukan eginbeharra betetzea. |
Datu tratamenduaren hartzaileak | Aldezlearen eskumeneko espedienteak ebazteko prozesuan parte hartzen duten UPV/EHUko organoak, zerbitzuak edo langileak. Ez zaie daturik lagako hirugarrenei, legeak agindu ezean. |
Eskubideak | Datuak atzitzeko, zuzentzeko eta ezabatzeko; bai eta beste eskubide batzuk ere, informazio osagarrian azaltzen denez. |
Informazio osagarria |
2. Datuen babesari buruzko informazio osagarria
Arduraduna
Zure datu tratamenduaren arduraduna:
- Identitatea: Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitatea IFK: Q4818001B
- Posta helbidea: Sarriena auzoa z/g. 48940 Leioa - Bizkaia
- Web orria: www.ehu.eus
- Datuak babesteko ordezkariaren harremanetarako datuak: dpd@ehu.eus
Helburua
Zein helbururekin tratatzen ditugu zure datu pertsonalak?
Datuen tratamenduaren helburua da aldezleari egindako galderei edo aurkeztutako kexuei erantzuna ematea, bitartekaritza lana eskatzen zaionean prozedurak erraztea proposamen, iradokizun eta aholkuen bidez.
Zenbat denbora gordeko ditugu zure datuak?
Datuak gordeko ditugu zuk ezabatzeko eskatu arte eta, edozelan ere, errekurtsorako edo/eta erreklamaziorako epeak irekita dauden bitartean edo datu horiek beharrezkoak diren bitartean bildu zirenean zeuden helburuen argitan.
Datu pertsonalak
Zein kategoriatako datuak tratatzen ditugu?
Honako kategorietako datuak tratatzen ditugu:
- Identifikaziorako datuak: NAN/IFK, izen-abizenak, helbidea (posta helbidea eta elektronikoa), telefono zk. eta sinadura.
- Datu pertsonalak: kidegoa (ikaslea, irakasle-ikertzailea edo AZPkoa), campusa.
- Datu akademiko eta profesionalak: prestakuntza, titulazioa, ikastegia edo lanlekua.
- Lanpostuaren datuak: kidegoa/eskala, lanpostua eta laneko historiala.
- Bestelako datuak: egindako eskarian azaldutako gaiaren inguruan lehendik egindako jarduketak.
Legitimazioa
Zein da zure datuen tratamendurako legitimazioa?
Datuen tratamendua beharrezkoa da UPV/EHUk lege eginbeharrak bete ditzan, hain zuzen ere Unibertsitateen Lege Organikoko xedapen gehigarrietatik 14.enean zehaztutakoa; izan ere, horri jarraituz unibertsitateak bere antolaketa egituran unibertsitateko defendatzailearen figura izan behar du (UPV/EHUn aldezlea), horren bidez irakasleen, ikasleen eta administrazio eta zerbitzuetako langileen eskubideak eta askatasunak babesteko, eta unibertsitateko organo eta zerbitzuekin izan ditzaketen arazoak eta gorabeherak konpontzeko.
Horregatik guztiagatik, aldezlearengana jo duzunez, behartuta zaude datu horiek ematera.
Hartzaileak
Zein hartzaileri jakinaraziko dizkiogu zure datuak?
Nahitaezko kasuetan, datuak UPV/EHUko organo, zerbitzu edo langileei lagatu ahal izango zaizkie, aldezleari egindako galderei eta aurkeztutako kexei erantzun ahal izateko eta proposamenak, iradokizunak eta aholkuak aurkeztu ahal izateko.
Horiez gain, tratatzen ditugun datu pertsonalak ez dizkiogu beste inori lagako, legez agindu ezean.
Eskubideak
Zein eskubide dituzu zure datuak ematean?
Edozein pertsonak dauka eskubidea jakiteko UPV/EHUn bere datu pertsonalak tratatzen ari garen edo ez.
Zure eskubidea da: zure datu pertsonalak atzitzea; datu okerrak zuzentzeko eskatzea, edo ezabatzeko eskatzea, batez ere datu pertsonalak jadanik ez badira beharrezkoak bildu zirenean zeuden helburuetarako.
Egoera jakin batzuetan, datuen tratamendua mugatzea eskatu ahal izango duzu, eta halakoetan bakar bakarrik gordeko ditugu erreklamazioak egikaritzeko edo aldezteko.
Zure eskubideak egikaritzeko, web gunean dituzu eskari orriak:
Era berean, informazioa duzu Datuak Babesteko Euskal Bulegoaren web gunean: