euskaraespañol

Gure txokoak: Eraikuntza biziberritu bat

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/04/20

Irudia
Bulegoko leihotik, atzealdean, Las Nieves eraikina ikusten da | Argazkia: Nuria González. UPV/EHU

Nire ikerkuntza lerro nagusiak, ondare kulturalaren ikerkuntza eta kontserbazioari aplikatutako kimikak bultzatuta aukeratuko nuen, seguru asko, “Elurreta” eraikina nire txoko gogokoenen artean.

Zorionekoa naiz Farmazia Fakultateko bulegotik Euskal Herriko Unibertsitateko eraikin enblematiko hori ikus dezakedalako; duela mende bat baino gehiago sortu zen egoitza psikiatriko gisa, eta 2002. urtean ezarri ziren bertan Arabako Campuseko ikasgelategia eta liburutegia.

Antzinako eraikuntza bat biziberritzeko, berrerabiltzeko eta haren garrantzia azpimarratzeko bide aproposa dela uste dut. Gaur egun, teknologia berriak erabiltzen dituzte gure ikasleek, eta liburutegian ez da nire ikasle garaian bezainbesteko joan-etorririk antzematen. Hala eta guztiz ere, kasu honetan, eraikina bisitatze hutsagatik bada ere, merezi du haraino osteratxoa egitea; eta, bide batez, libururen bat edo beste hartzen badugu, are hobeto.

Bazter gogokoen artean eraikin hori aukeratu du Maite Magureguik, Farmazia Fakultateko Kimika Analitikoa Saileko irakasle eta Zientzia eta Teknologia Fakultateko IBeA taldeko ikertzaileak. Eta bera da, halaber, aurreko lerroen egile.

 

Nola iritsi: 42°50'23.7"N 2°40'23.3"W