euskaraespañol

Campusari buruz

Campusa digitalak ordezkatu egin du izen bereko paperezko argitalpena, Universidad del País Vasco/Euskal Herriko Unibertsitateak 2000. urteaz geroztik argitaratu izan duena. Campusa, beraz, hedabide elektroniko bilakatu da, eta UPV/EHUren jarduera eta gaurkotasuna ardatz hartuta, unibertsitateko kideei (irakasleak eta ikertzaileak, AZPko langileak eta ikasleak) eta hedabideei zuzentzen zaie nagusiki.

Horrela, bada, Campusa UPV/EHUren hedabide elektronikoa da eta hedabide horrek, kazetaritzaren ikuspegitik, unibertsitateko albiste eta jardueren berri ematen du. Horrez gain, barne komunikazioa sustatzeko tresna ere bada, unibertsitatean dauden sentsibilitate eta sektore desberdinen ezagutza bultzatu eta horiek elkarrengana hurbiltzen baititu. Eta, guzti horrekin, garena eta egiten duguna ezagutzera emateko erakusleiho bilakatzen da, bereziki ikerketaren esparruan.

Gure helburuak horiek izanik, nagusiki unibertsitateko kideei eta hedabideei zuzentzen gatzaizkio. Horrek ez du esan nahi, ordea, Internet bezalako ingurune baten jakina den moduan, Campusa ez dagoenik mundura irekita eta ezin duenik edonork lekurik urrunenetik bertara sartu. Gainera, UPV/EHUko Komunikazio Bulegoaren jarduera osatzen duen heinean, Campusa "informazio agentzia" bat ere bada, eta bertan hedabideek materiala eskura dezakete beren albisteak, programak eta abar egiteko.

Argitaratutako informazioa bost ataletan banatuta egongo da:

Gune berri bat ere irekiko da (Ekitaldiak), UPV/EHUn antolatzen diren era guztietako jarduerak ezagutarazteko: biltzarrak, jardunaldiak, kultur eta kirol jarduerak, eta abar.

Campusa argitalpen elebiduna da; hortaz, Euskal Autonomia Erkidegoko bi hizkuntza ofizialetan argitaratzen da. Irizpide orokor horrek salbuespenak izan ditzake ordea; horrela, esaterako, ikerketari buruz argitaratzen diren informazioak ingelesez ere argitaratuko dira, eta, elkarrizketak edo iritzi artikuluak, horiek egiteko erabili den hizkuntzan argitaratuko dira.

  • Albisteak: UPV/EHUko Komunikazio Bulegoak sortutako albisteak eta prentsa oharrak barne hartuko ditu.
  • Cathedra: iritzi artikuluak.
  • Erreportajeak: era guztietako elkarrizketak eta erreportajeak.
  • Kronika: unibertsitatearen eguneroko jarduera (gizarte ekitaldiak, aurkezpenak, inaugurazioak…).
  • Ikerketa: unibertsitateko ikerketa jardueren berri emango du.