euskaraespañol

Gora gure elkargokideak!

Photocampus: Eguneko irudia

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2023/11/20

Irudia

NON: Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusia (Bilbo). NOIZ: 2023ko urriaren 20a. NORK: Mitxi. Komunikazio Bulegoa.

 

Bekak ezartzea da, zalantzarik gabe, unerik bereziena Ikastetxe Nagusian hirugarren urtea igaroko duten elkargokideentzat. Gainera, Miguel de Unamuno Ikastetxe Nagusiaren irekiera ekitaldian, elkargokideen arteko nota onenen sariak banatu ziren: jardueretan parte hartzea eta espediente akademikoa hartzen dira kontuan. Ikasle hauek saritu ziren: Ane Asin  Muratori, 2022/2023 ikasturteko notarik onena, Lander Cornejo García, Mikel Angulo Lozano, Auxkin Aranguren Carrasquedo eta Laura Hidalgo Fernández.

Irekiera ekitaldian izan ziren Gorka Moreno, Bizkaiko Campuseko Errektoreordea, Xabier Murelaga, Ikastetxeko Zuzendaria eta Alejandro Cearreta, hizlari gonbidatua. Mikel Angulok pianoan eta Olai Otaolak biolan gaudeamus igitur jo zuten, gainerako partaideak ereserkiaren letra abesten zuten bitartean.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus