euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultatearen graduazio ekitaldia (Gipuzkoa)

Noiz eta non

2023/05/26, 18:00

Kokapena

Areto nagusia - Ignacio Maria Barriola Zentroa
Plaza Elhuyar 1. -20018- Donostia / San Sebastián (Gipuzkoa)

Deskribapena

Ostirala, maiatzaren 26an, 18.00etan, Euskal Herriko Unibertsitateko Ignacio Maria Barriola Zentroko Ekitaldi Aretoan, Donostian, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Gipuzkoa) Enpresen Administrazio eta Zuzendaritzako tituludunen X. Promozioaren graduazio ekitaldia egingo da. Guztira 129 ikasleek jasoko dute diploma.

Ekitaldiaren buru izango da Agustin Erkizia Gipuzkoako Campuseko errektoreordea eta Jon Barrutia Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa. Ekitaldian parte hartuko du ere Ana Beraza aipatutako ikastegiko Gipuzkoako koordinazio dekanordeak.

Ekitaldian Patxi Sasigain Adegiko Lehiakortasun eta Berrikuntzako arduradunak hitz egingo du eta 2021-2022 promozioan bikaintasunez graduatu diren ikasleei eta espedienterik onenak izan duten gradudunei omenaldia egingo zaie. Era berean, ekitaldian omenduko dituzte 25 urtetan zehar UPV/EHUn zerbitzua eman dutenak. Ekitaldiaren musika emanaldia Attrium Ensemble taldearen eskutik izango da.

EGITARAUA

  • Irekiera, Ana Berazaren eskutik, Fakultateko Gipuzkoako koordinazio dekanordea.
  • Jon Barrutiaren hitzak, Fakultateko dekanoa.
  • Patxi Sasigainen hitzak, Adegiko Lehiakortasun eta Berrikuntzako arduraduna.
  • Tania Benitoren hitzak, ikasle ohia eta Career Coach, aholkularia eta hezitzailea.
  • UPV/EHUn 25 urte lanean eman dituztenei aitortza.
  • 2021-2022 promozioko sari berezien banatzea eta Ane Aramberri ikaslearen hitzak.
  • Diplomak banatzea: X. promozioko ‘Bikaintasunez graduatua’ eta ‘Enpresa Industrialen Kudeaketan Aditua’.
  • Diplomak banatzea EAZko graduko X. promoziokoei.
  • Agustin Erkiziaren hitzak, UPV/EHUko Gipuzkoako Campuseko errektoreordea.
  • Attrium Ensemble taldearen emanaldia.