Egutegi akademikoa mfps

Calendario académico

Acto de Acogida para el curso 2024/25

2024/25 ikasturtearen Harrera Ekitaldia irailaren 5ean izango da, 15:30etan, Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultateko lehenengo eraikineko Areto nagusian (HEFA-I eraikina: Tolosa Hiribidea, 70).

Saio horretan, besteak beste, Masterraren inguruko oinarrizko informazioa emango dugu eta Irakasleen Prestakuntza Masterraren funtzionamenduari buruzko zalantzak argitzeko aukera ere izango dugu.

Zehatz mehatz, harrera ekitaldian jarraituko den gidoia hauxe izango da:

  • Fakultateko dekanoaren agurra.
  • Masterraren inguruko oinarrizko informazioa: kudeaketa akademikoa, Practicuma eta Master Amaierako Lana.
  • Masterra egiteko oinarrizko orientabideak.
  • Gurutze Ezkurdia EHU eta Irakasleen Prestakuntza Masterreko irakaslearen solasaldia.
  • Espezialitate bakoitzeko bilerak Hefa I eraikinean:
    • Natur Zientziak eta Matematikak: 2.6 gela.
    • Giza eta Gizarte Zientziak: 2.2 gela.
    • Musika Hezkuntza, Arte Eszenikoak eta Dantza: 0.1.1 gela.
    • Hezkuntza Orientazioa: 0.1.2 gela.
    • Teknologia: 2.7 gela
    • Gorputz Hezkuntza: 1.1 gela.
    • Hizkuntza eta Literatura: 1.7 gela.
    • Hezkuntza Artistikoa: 0.6.2 gela.

Masterraren funtzionamendu egokia lortzeko garrantzitsua da zure presentzia izatea, beraz, bertan ikusi ahal izango dugulakoan, jaso ezazu agur bero bat.

HARRERA EKITALDIARI BURUZKO GOGOBETETZE INKESTA
Encuesta de satisfacción del alumnado
  Inkestaren QRa

Calendario