presentacion-educacion-musical

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren zortzi espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berdina den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da.

Bi modulutan antolatuta dago. Lehenengo moduluaren helburu nagusia da Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko musika irakasleen eta dantza eta arte eszenikoetako irakasleen irakaskuntza eta lan aukerak aurkeztea, eta, horrez gain, diziplina horien didaktika espezifikoa, curriculuma eta metodoak ezagutzea.

Bigarren moduluak programazioaren, didaktikaren, ebaluazioaren eta berrikuntzaren arloko prestakuntza eskaintzen du eta estrategia eta metodo horiek espezialitateko eduki eta gai zehatzetan aplikatzea du helburu, Bigarren Hezkuntzako, Batxilergoko edo pareko mailetan.

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

20

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Gaztelania, Euskara

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
MARCHUETA PEREZ, AITOR