presentacion-educacion-artistica

Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako eta Batxilergoko, Lanbide Heziketako eta Hizkuntzen Irakaskuntzako Irakasleen Prestakuntza Unibertsitate Masterraren zortzi espezialitateetako bat da. Espezialitate guztietarako berdina den Modulu Orokorra bukatutakoan ematen da.

Bi modulutan antolatuta dago. Lehenengo moduluaren helburu nagusia da diziplinaren didaktika espezifikoa eta curriculuma, eta Bigarren Hezkuntzako eta Lanbide Heziketako irakaskuntzari egokitutako metodoak ezagutzea; bigarren moduluarena, aldiz, estrategia eta metodo horiek espezialitateko eduki eta gai zehatzetan aplikatzea.

Bi moduluetan arreta berezia jartzen da honako gai hauetan: ikusizko kultura, praktika artistikoen balio kognitiboa, sormena (berrikuntzarako bide moduan), eta sentsibilitatea, afektibotasuna eta hunkiberatasuna (ikaskuntzaren baldintzatzaile diren aldetik).

XSLaren edukia

Eskainitako plazak

30

Modalitatea

Ikasgelakoa

Hizkuntza

Euskara

Kredituak

60

Iraupena

ikasturte 1

Gutxi gorabeherako prezioa

1.000 €

Irakaslekua

Euskal Herriko Unibertsitatea: Arte Ederren Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Bilboko Hezkuntza Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza eta Kirol Fakultatea

Euskal Herriko Unibertsitatea: Hezkuntza, Filosofia eta Antropologia Fakultatea

Harremanetarako

Masterraren arduraduna :
MARCHUETA PEREZ, AITOR

XSLaren edukia

Iradokizunak eta eskaerak