Blogs

Mediaflows, ACOP, ECREA eta Komunikazioa, Kultura eta Adimen Artifiziala I. Kongresuan ikerketaren emaitzak aurkeztu ditugu

Iraila ere hilabete bizia izaten ari da ekitaldi akademikoei dagokienez. Aurten ere Mediaflows 2024 (La ciudadanía en la esfera pública digital) kongresuan izango gara, irailaren 18tik 20ra (Valentziako Unibertsitatea), Angela Alonso Jurnetek, Ainara Larrondo Uretak eta Jordi Morales y Grasek egindako "Aktibismotik eztabaidara: Just Stop Oil eta Last Generation-i buruzko elkarrizketa digitala" ikerketa aurkezteko. Era berean, Julen Orbegozok "Persuasión política a través del miedo: análisis de spots institucionales en tiempos de pandemia" azterlana aurkeztu du ACOP Komunikazio Politikoari buruzko Nazioarteko VII. Kongresuan, irailaren 19tik 21era. Bestalde, Simón Peña, Urko Alonso, Ainara Larrondo eta Jesús A. Pérez ikertzaileek "Comunicación, Cultura e Inteligencia Artificial" I. Kongresuan parte hartu dute, irailaren 19tik 20ra, Malagako Unibertsitatean (Polo de Contenidos Digitales), "La opinión de los periodistas vascos sobre la Inteligencia Artificial y los desorden informativos" ikerketa aurkezteko. Gureiker Taldea 10th International Conference of the European Communication Research and Education Association (ECREA) (Slovenia) delakoan ere egon da, irailaren 24tik 27ra, eta bertan aurkeztu du "Digital crossfire: Political polarization and harassment of journalists on social media during the Spanish General Elections" analisia, Simón Peñak (hizlaria), Urko Peñak, Ainara Larrondok eta Jordi Moralesek egina.