Blogs

'Kultura ondarea saria'

Bigarren urtez, Ainara Larrondo ikertzaileak Eusko Jaurlaritzako Kultura Sailaren 'Kultura Ondarea Saria' ren 2024ko edizioko balorazio batzordean parte hartu du. Lehiaketaren helburua euskal Kultura Ondarea sustatzeko gazteek tresna teknologikoak eta ikusentzunezkoak erabiltzea da. Aurtengo edizioan 14 ikastetxe ezberdinetako 61 bideo aurkeztu dira, irabazleak 'Chillida Lantoki', 'Turrune' eta 'Euskal Herria, antzerki mundua' izanik.