euskaraespañol

Mahai-ingurua: Sexu-askatasunaren babes penala: 10/2022 Lege Organikoa eztabaidagai

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2023/05/19, 11:00

Kokapena

Baroja entzunaretoa - Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

Jendartean interesa pizten duten hainbat gairi buruzko hausnarketa bideratzeko foroak sortzea erabaki dute Euskal Herriko Unibertsitateak eta EAEko Auzitegi Nagusiak; horrela, sistema ezberdinetako profesionalen arteko elkarrizketa sustatu nahi da eta, bide batez, herritarrek gai honen inguruan izan ditzaketen kezkak argitzeko aukera eman. Gainera, diziplina ezberdinetako ikasleen artean hausnarketa ez arautua sustatzeko bide emango da horrela, eta sistema horietako guztietako profesionalekin elkarrizketa dinamizatuko da (tartean sistema judizialekoekin). Foro hau indartzeko, Euskal Herriko Unibertsitateak EHUgune eskainiko du, unibertsitatearen eta jendartearen arteko topagunea, kultura zientifikoa eta eztabaida sustatze aldera. Horrekin lotuta, mahai inguru bat antolatuko da datorren ostiralean, Bizkaia Aretoan, non Sexu Askatasunaren Berme Integralari buruzko 10/2022 Lege Organikoan diseinatutako esparru penala aztertuko baita. Bertan parte hartuko dute Iñaki Subijanak, EAEANeko presidenteak, Adela Asuak, Konstituzio Auzitegiko presidenteorde emerituak, eta Elena Larraurik, Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako katedradunak, zeina Euskal Herriko Unibertsitateko Honoris Causa doktore izendatuko baitute arratsalde horretan bertan.

"Sexu-askatasunaren babes integralaren" Legeak "zigorgabetasunik ezaren" eta emakumeen sexu-askatasunaren aurkako egoeren abusuak erauztearen eskaerei erantzun nahi die. "La manada" kasuaren lehen epai hura eta Me Too mugimendua izan ziren ikuspegi berri bati aurre egiteko eragileak. Baina nola borrokatzen da zigorgabetasunaren eta zenbait deliturekiko axolagabekeriaren aurka? Praktika horien jasanezinaren kontzientzia sozial handiagoarekin? Salaketa gehiagorekin? Biktimentzako laguntza espezifikoekin? Zigor larriagoekin? Hauek dira mahai-inguru honetan aztertuko diren galderetako batzuk, kasu jakin batzuetan zigorraren beherapenek sortutako polemikaren harira. Hausnarketa juridikoko eta ezagutza kriminologikoko adituak izango dira, baita magistraturakoak ere, justizia-sistemaren erronka iraunkorrei buruz eztabaidatzeko, eremu horretan eskubideek aurrera egitea oztopatzen duten ikusmolde kultural errotuen garrantziaren aurrean. 

Mahai-inguruan, Enara Garro UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko irakasle titularra eta Zuzenbide Publikoko Saileko zuzendaria izango da moderatzailea, eta honako hauek hartuko dute parte: Elena Larrauri, Pompeu Fabra Unibertsitateko Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako katedraduna, duela gutxi UPV/EHUk honoris causa doktore izendatu duena; Adela Asua, UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua eta Estatu Kontseiluko kide ohia; eta Iñaki Subijana magistratua, Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko presidentea. 

Izena emateko formularioa  
Plaza mugatuak edukiera bete arte 

Ongietorria 

  • Eva Ferreira Garcia. Euskal Herriko Unibertsitateko errektorea.
  • Iñaki Subijana Zunzunegui. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko. lehendakaria 

Mahai-ingurua 

  • Elena Larrauri Pijoan. Zuzenbide Penaleko eta Kriminologiako katedraduna Pompeu Fabra Unibertsitatean. UPV/EHUko honoris causa doktorea.
  • Adela Asua Batarrita. Estatu Kontseiluko kide ohia. Konstituzio Auzitegiko presidenteorde ohia eta UPV/EHUko Zuzenbide Penaleko katedradun emeritua. 
  • Iñaki Subijana Zunzunegui. Euskal Autonomia Erkidegoko Auzitegi Nagusiko lehendakaria. 
  • Moderatzailea: Enara Garro Carrera. UPV/EHUko zuzenbide penaleko irakasle titularra. 

EHUgune 

EHUgune, UPV/EHUren eta gizartearen arteko topagunea, duela hamarkada bat baino gehiago sortu zen, euskal unibertsitate publikoak sortzen eta metatzen duen ezagutza gizarte-kezken zerbitzura egon dadin, eztabaidaren kultura eta kultura zientifikoa sustatuz. EHUgune UPV/EHUren apustu estrategikoa da euskal gizarte kultuago, irekiago eta toleranteago baterantz aurrera egiteko.