euskaraespañol

Ekonomia eta Enpresa Fakultateko graduazio ekitaldia

  • Ekitaldia

Noiz eta non

2022/03/03, 18:00

Kokapena

Bizkaia Aretoa
Avenida Abandoibarra 3. -48009- Bilbao (Bizkaia)

Deskribapena

2020-2021 ikasturteko diplomak martxoaren 3an emango dira, Bizkaia Aretoan. Guztira, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko (Sarriko) 176 diplomadun izango dira ekitaldian. photocall bat instalatuko da atondoan. 

Ekitaldi honetan diplomak emango dira, eta bereziki omenduko dira aparteko saria jaso duten ikasleak eta bikaintasun-aipamena lortu dutenak. 

Ekitaldian honako pertsona hauek hartuko dute parte:

- Eva Ferreira, UPV/EHUko errektorea

- Jon Barrutia, Ekonomia eta Enpresa Fakultateko dekanoa 

- Iñaki Ruiz, Ekonomialarien Euskal Elkargoko presidentea 

- Miren Artaraz, Eusko Jaurlaritzako Unibertsitate Politika eta Koordinazioko zuzendaria 

- Teresa Madariaga, Ingeteam-eko presidentea, 62. promozioko amabitxia 

- Ana Albira León de Juan, ikasleen ordezkaria

Ekitaldia bukatzeko, UPV/EHUko Koruaren emanaldia egongo da.