-
Zientzia pseudozientzia bihurtzeko mehatxua dakar adimen artifizialaren negozioak
-
Eraldaketa Digitalerako Ministerioak 4.000.000 € eman dizkio UPV/EHUren 5G/6G azpiegitura esperimental bati
-
UPV/EHUko Medikuntza eta Erizaintza Fakultatea, zazpigarrena BAME azterketaren postu onenen zerrendan
-
Itsasoko haize-erroten kokaguneak egokiak diren determinatzeko metodo berria
-
Nola murriztu CO2 isurpenak zementua eta hormigoia eratzean
2023ko Archiletras Hizkuntza Sariek Irulegiko Eskuari buruzko ikerketa saritu dute
- Kronika
Lehenengo argitaratze data: 2023/07/04
![Joaquín Gorrotxategi, Grande-Marlaska eta Pilar Belloren artean.](/documents/10136/45768760/premio-archiletras-2023_web.jpg/01794d00-2628-40a5-9007-35c04a08bf6b?t=1688455184074)
Archiletras de la Lengua sarien bigarren edizioak ‘Estudio filológico de la Mano de Irulegi' [Irulegiko eskuaren azterketa filologikoa] lanari eman zion saria ikerketa kategorian, Joaquín Gorrotxategi Euskal Herriko Unibertsitateko Hizkuntzalaritza Indoeuroparreko katedradunaren eta Javier Velaza Bartzelonako Unibertsitateko Latin Filologiako katedradunaren ikerketa lana aintzatetsiz.
Sariak banatzeko ekitaldia Casa de American izan zen, Madrilen, eta Sean Mackaou jatorri anglo-libanoarreko artista suitzarraren lan grafiko bat da sari ikurra.Joaquin Gorrotxategik jaso zuen saria, Fernando Grande-Marlaska Barne ministroaren eta Pilar Bello Archiletras aldizkariko erredaktore buruaren eskutik. UPV/EHUko katedradunak hitzaldian adierazi zuenez, «Irulegiko Eskua aurkitzeak asko aberastu du erromatarren aurreko hizkuntzen inguruko jakintza» eta «aurrerapausoa da gure ondare komunaren ikerketan».