euskaraespañol

Eguneko irudia

Formula Studentek ibilgailu elektrikoaren prototipo berria aurkeztu du

  • Photocampus

Lehenengo argitaratze data: 2024/06/13

Irudia

NON: Bizkaia Aretoa. NOIZ: 2024ko ekainaren 13a. NORK: David de Haro. UPV/EHU.

 

Espero genuen bezala, FSB2024aren aurkezpenak; hau da, Formula Student taldearen prototipo berriak, osagai guztiak izan zituen inor axolagabe ez uzteko.

Bizkaia Aretoa izan zen aukeratutako agertokia. Bertan, Bilboko Ingeniaritza Eskolako 70 ikaslek eta 3 irakaslek osatutako taldeak orain arte ezkutua zuten proposamena erakutsi zuen: 220 kg-ko eserleku batekoa, % 100eko propultsio elektrikoarekin eta 190CVrainoko potentziarekin (140KW). Gainera, prototipoak erabateko trakzioa du eta motor elektriko bat du gurpil bakoitzean. Amaitzeko, bisitarien gozamenerako, eraikinaren inguruan buelta bat eman zuen.

Taldea Silverstoneko eta Montmeloko Formula Student lehiaketetan hartuko du parte.

 

Eguneko irudi guztiak Photocampus atalean ikus ditzakezu.

Zuk egindako irudi bat argitaratzea nahi duzu atal honetan? Bidal iezaguzu, mesedez, helbide honetara: campusa@ehu.eus