Breadcrumb

presentacion-master-ingenieria-biomedica

Masterraren gakoak

Aurrerapen teknologiko berriei esker, azken hamarkadetan teknologiaren erabilera asko igo da medikuntza arloan, ikerketa-arlo, arazo eta abagune berriak sortuz. Aipatu erronkei aurre egiteko, Ingeniaritza Biomedikoa Unibertsitate arteko Masterrak medikuntza arloko osasun-teknologiaren kudeaketa, ebaluazioa eta aplikazioa irakatsiko dizkizu. Master honi esker Ingeniaritza Biomedikoaren arloan sartuko zara, ezagutza horiek ikerketan eta arazoen ebazpenean aplikatzeko gaitasuna lortuz; oinarri teoriko eta praktiko sendoa emango dizu, instrumentazio eta teknologia biosanitarioen diseinuan lan egiten has zaitezen; berrikuntza teknologikoko enpresa batean jarduera profesional bat berehala egiten hasteko prestatuko zaitu; eta osasun-teknologien baliozkotzean trebatuko zaitu ere.

Programa hiru zatitan egituratuta dago: teorikoa lehena, online egiten dena osotasunean; bigarrena Practicumari dagokio eta boluntarioki egin daiteke Euskal Autonomia Erkidegoko enpresa teknologikotan; eta, azkenik, master amaierako lana.

Masterrak, gainera, nazio haraindikoa izateko asmo nabarmena du: ingeniaritza biomedikoan Espainiak eta Paraguaik (Asunciongo Unibertsitate Nazionalarekin batera antolatu baita) duten eskarmentua batzen ditu trebakuntza integrala eta globalizatua eskaintzeko asmoz.

XSL Content

Mode

Virtual

Language

Spanish

Credits

60

Duration

1 year

Approximate fees

3.800 €

Teaching place

University of the Basque Country: Faculty of Medicine and Nursing

Universidad Nacional de Asunción (Paraguay)

Contact

Person in charge of the Master :
IRIGOYEN GORDO, ELOY

Secretariat :
JAVIER VILLAR

946 01 2775

4razones-master-ingenieria-biomedica

4 arrazoi master hau aukeratzeko

  • Ordutegi askea; online egiten da masterra
  • Diziplina arteko prestakuntza
  • Hautazko irakasgaien aukera zabala
  • Nazioarteko masterra

participantes-master-ingenieria-biomedica

Unibertsitate partaideak

Universidad Nacional de Asunción, República del Paraguay

salidas-master-ingenieria-biomedica

Aukera profesionalak

I+G+b arloan, enpresa, ospitale zein ikerketa zentroak. Osasun-diagnostiko, monitorizazio eta terapia medikorako ekipamenduko enpresak; teknologia biomediko orokorra; teknologia arloko osasun-zerbitzuen hornitzaileak; farmazeutikoak, bioteknologia, etab. Ospitale eta zerbitzu klinikotako ingeniaritza klinikoko sailak.

Ikerketa arloan, unibertsitate eta ikerketa institutuak, ebaluazio erakundeak eta osasun-teknologia transferitzeko erakundeak.

XSL Content