Masterraren Gakoak
Ez da eskainiko 2024/2025 ikasturtetik aurrera
Gero eta nabariagoa da gizarteak bere norbanakoen bizitzaren kalitatea elikadura egoki eta, ahal den heinean, pertsonalizatu baten bidez hobetzeko duen interesa.
Elikadura eta Osasuna Masterraren ardatza da ikerketarako gaitutako profesionalak prestatzea nutrizioaren arloko alderdi aurreratu eta berritzaileenetan, egungo gizartearen eskaerei erantzuteko.
Horretarako, ondokoak jorratuko ditu prestakuntza programak: giza nutrizioaren informazio eguneratua eta haren erabilera, talde zehatzetako (haurrak, nerabeak, zaharrak eta kirolariak) nutrizio ezaugarriak bereiztea, patologia nutrizionalaren berezko nahasmenak identifikatzea eta nutrizio klinikoan txertatzea, elikadura arriskuak aztertu eta ebaluatzea eta norbanakoen eta komunitateen osasuna elikaduraren bidez hobetzeko estrategiak prestatzea, bai eta elikatzeko ohitura osasuntsuak bultzatzea ere.
Aldi berean, ikasleei zuzenduta dago haien ikuspegi kritikoa sustatzeko, batez ere hedabideetan zabalduen egon eta presentzia handiena duten nutrizio gaien inguruan.
Masterra amaituta, nutrizioan oinarrituriko ikerketa jarduera bat garatzeko beharrezkoak diren gaitasun eta abileziak bereganatuko ditu ikasleak, eta UPV/EHUren eta Universitat de les Illes Balears (koord.) eta Universidad Rovira y Virgili unibertsitateen arteko Nutrigenomika eta Nutrizio Pertsonalizatua Doktorego Programan sartzeko aukera izango du.