Masterraren gakoak
Historian zehar, arteak askotan egin du bat zientzia eta teknologiarekin. Egun, teknologiaren bilakaera eta teknologiak gure egunerokotasunean duen garrantzia dela eta, aipatutako diziplinek bat egin dute, adierazpen artistiko berriak sortuz.
Teknologia berrietara jotzen duten arteetan goi-mailako prestakuntza espezializatu eta diziplinartekoaren eskaerari erantzuten dio master honek, zehazki argazkigintzaren, ikus-entzunezkoen, soinu-artearen eta performancearekin eta interaktibitatearekin lotutako beste praktika batzuen esparruetan.
Zentzu horretan, berrikuntza eta sorkuntzaren jomuga diren gizarte, kultura eta ekonomia alderdiak aztertzeko erreminta kontzeptualak eskaintzen ditu programak ikusizko, soinudun eta multimedia artetako eremuko arazoei konponbide sortzaileak emateko gai diren profesionalak prestatuz. Eginkizun horren baitan, arte garaikidearen alderdi teknologiko eta performatiboen inguruko ikerketak garrantzi handia dauka.
Master honek aukera ematen du zuzenen ikerketa arte garaikidean doktorego programara sartzeko.