GRADUA-RRLL-TFG Irakasleak

Gradu Amaierako Lana - Irakasleak

Ikasturteko Egutegia

Matrikula-egutegia eta ikerketa-ildoak aukeratzea.

Gaien zerrenda eta esleipena

Hau izango da ikasleei gaia, saila eta tutorea(k) esleitzeko prozedura:

  1. GRALaren ohiko matrikulazio epea hasi baino lehen eta behar besteko aurrerapenaz,
    Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduaren eta NK+LH eta GBko Gradu
    Bikoitzaren ardura duten sailek tutoreen eta gaien zerrenda bidali beharko dute
    Leioako LH eta GL Fakultateko idazkaritzara, bakoitzari dagokion kuota proportzionala kontuan hartuta, gradu horien ikasketa planean bakoitzak daukan pisuaren arabera. Sailek bermatuko dute bi hizkuntza ofizialetan asetzen dela lanen eskaria.

    Irakasle tutoreen zerrenda eta gaiak bidaltzeko azken eguna maiatzaren 31 da.
     
  2. Matrikula prozesu orokorrean, ikasleek GRALaren gaia aukeratuko dute, ikastegian irakasten duten sailek eskainitako gaien artetik, matrikularako hitzorduaren hurrenkeran. Hitzorduen hurrenkera kalkulatuko da kontuan hartuta ikasleak gainditutako irakasgaien eta kredituen kopurua eta bere espediente akademikoaren batez besteko nota, UPV/EHUko Graduko Ikasketen Gestiorako Arautegian zehazten den bezala (27. art.)

    Sail bakoitzari esleitutako ikasleen zerrenda GRALeko koordinatzaileak emango dio sailari. Sailek izango dute, azken buruan, GRALak beren irakasleen artean banatzeko ardura.

    Sail bakoitzari GRALen kuota proportzional bat dagokio, graduko ikasketa planean daukan pisuaren arabera; kuota horren zenbateko totalaren barruan prestakuntza dualean dauden ikasle horien GRALak sartuko dira.
  3. GRALean matrikulatuta egon diren eta dagokion ikasturtean defendatu ez duten ikasleak berriro matrikulatu beharko dira, gaia berriz aukeratu beharko dute eta zuzendaria esleituko zaie ostera ere, non eta lehengo zuzendariak ez duen idatziz adierazten prest dagoela aurreko GRALa zuzentzen jarraitzeko (ezohiko urriko matrikula). Ikasle horiek ohiko deialdian libre geratu diren gaien artean baino ezin izango dute aukeratu. Ezohiko matrikulan ikasleak ordenatzeko, espedienteko batez besteko nota hartuko da kontuan, eta berdinketa gertatzen bada, gainditutako kredituen kopurua.

GRALa Defendatzeko Prozesua

Ikasleek bakarrik eska dezakete defentsa. Sistemak ez dio beste inori uzten bere izenean egiten.

  1. GRALa defendatzeko eskaera baliozkotzea GAURen

    Ikasleak defentsa eskatu ondoren, bere GRALaren tutore den irakasleari sistemaren mezu bat iritsiko zaio, kudeaketaren hasieraren berri emateko. Ondoren, tutore horrek defentsa baliozkotu eta nahitaezko txostena igo behar du, defentsaren kudeaketarekin jarraitu ahal izateko.

    Noiz?
    - Lehenengo deialdia: urtarrilaren 8tik al 9ra.
    - Bigarren deialdia: ekainaren 3tik 4ra
    - Hirugarren deialdia: irailaren 9tik 10era

    Tutoreak defentsa baliozkotu eta txostena igo arte, ikasleek ezin izango dute lana ADDIra igotzeko esteka bat jaso.
     

  2. ADDIn lana baliozkotzea.

    ​​​​Ikasleek lana ADDIra igo ondoren, tutoreak bigarren mezu bat jasoko du.

    ADDItik bidaltzen den mezu horretan esteka bat agertuko da, eta, bertan, tutoreak aurkeztutako lana behin betiko baliozkotu ahal izango du, edo, arazorik izanez gero edo lan horretan beste zuzenketaren bat egin behar izanez gero, egindako entrega baliogabetu.

    Ezeztatzean, ADDIk mezu berri bat bidaliko dio estekarekin ikasleari, lan horren beste bertsio zuzendu bat igo ahal izan dezan.

    Kasu honetan, ikasleak lanaren bertsio berria igo ondoren, ADDIk mezu bat bidaliko dio berriro tutoreari, emandakoa baliozkoa izan dadin.

    Noiz?
    - Lehenengo deialdia: urtarrilaren 9tik al 11ra.
    - Bigarren deialdia: ekainaren 4tik 6ra
    ​​​​​​​- Hirugarren deialdia: irailaren 10etik 12ra

  3. Defentsa ekitaldia

    Ikasleek defentsa eskatu ondoren, GRALen koordinatzaileak plantillak bidaliko dizkie inplikatutako sailetako koordinatzaile guztiei, epaimahaietan parte hartuko dutenak izenda ditzaten.

    Idazkaritzan datuak grabatuko dira eta defentsen data, ordua eta lekua jakinaraziko dira.

    Epaimahaiko irakasleek bi mezu jasoko dituzte ebaluatu beharreko lan bakoitzeko.

    - Lehenengoan, sistemak defentsa non eta noiz egingo den jakinaraziko du, eta, gainera, epaitu beharreko lan bakoitzaren tutoreak emandako txostena erantsiko du.

    - Bigarren mezuan, ADDIk bidalia, esteka bat agertuko da, lana ordenagailuan sartu eta jaisteko aukera emango diena, ".pdf" formatuan.

    Ikasleek mezu elektroniko bat ere jasoko dute, GFA defendatzeko eguna, ordua eta lekua adieraziz, eta mezu berean tutoretza eman dion irakasleak egindako txostena erantsiz.

    Noiz?
    ​- Lehenengo deialdia: urtarrilaren 29tik otsailaren 2ra.
    - Bigarren deialdia: ekainaren 24tik 28ra
    ​​​​​​​- Hirugarren deialdia: irailaren 23etik 27ra

Informazioa: araudia, gida, txantiloiak...

Sariak

GrAL/MALetako tutoreek beren lanetako bat proposatu ahal izango dute, honako sari hauen deialdietan aurkezteko:

- Francisca Aculodi: Genero ikuspegia GrAL eta MALetan sartzeko sariak

- Empar Pineda: LGTB ikuspegia GrAL eta MALetan sartzeko sariak

Justizia Soziala Fundazioak - Bikaintasun sariak: Lan-harreman eta giza baliabideetako graduko GrAL onenaren bikaintasunaren sariak