TITULUAREN GAKOAK
Graduondoko titulu hau gizarte ekintzaren arlo desberdinetan sortutako premia asetzera dator, gainbegirale profesionala izateko prestakuntza ziurtatua eskainiz. Haren helburu nagusia da prestakuntza ematea gainbegiralearen rol profesionala betetzeko, zeregin hori esku hartze sozialean txertatzeari begira, aldi berean proposamenak eginez rola lan eremuetan finkatzeko eta praxi profesionala eta gizarte arreta hobetzeko.
Tituluak gainbegirale profesionala izateko gaitasun tekniko eta pertsonalak eta ikaskuntza esperientziak eskaintzen ditu. Haren bitartez, ikasleak gaitasun kritiko analitikoa garatuko du hobekuntzarako estrategiak identifikatu, ulertu, aztertu eta diseinatzeko, kontuan hartuta gainbegiratu beharreko egoeretan bereiz daitezkeen askotariko faktoreak: testuinguruak, ikuspegi tekniko-metodologikoak, alderdi inter eta interpertsonalak, epistemologikoak eta ideologikoak...
Graduondoko honen helburuak dira: aztertzea eta gogoan hartzea bai praxi profesionala eta bai testuinguru erlazional, instituzional, soziopolitiko eta kulturaletan egiten diren ekintzak; praxi profesionala sendotzea eta profesionalen zaintza eta autozaintza indartzea, bai eta gizarte babeserako sistemek arreta sozial hobea eskaintzea ere.