Martxoak 8 (2023)
Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko Berdintasunerako Batzordeak, Martxoak 8 Emakumeen Eguna gurekin ospatzera gonbidatu nahi zaitu. Hauek dira aurrera eramango diren ekintzak:
- MARTXOAK 7: Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko ikastegiak atondu: adierazpen eta parte-hartze guneak sortu sarrera nagusietan goizeko 11.00etan. (elkargunea, Fakultateko barruko sarrera)
- MARTXOAK 8: Ikasle kontseiluak deitutako paro akademikoa.
- MARTXOAK 9:
Estibaliz de Miguel eta Irantzu Mendia (eds.) (2022) "Inquietudes Feministas en Trabajo Social", liburu aurkezpena eta solasaldia
- Non: Letren Fakultateko Areto Nagusian
- Noiz: Martxoak 9, osteguna, 17:00etatik 18:30etara
- BIRTUALKI jarraitu ahal izango da hemen: https://ehutb.ehu.eus/live/58c6ba7bf82b2b0c3f8b456d
- PROGRAMA
Ongi etorria
- Enara Agirre, Berdintasunerako Zuzendaritzako Teknikaria (UPV/EHU)
- Alaia Jian Camiñas, Gizarte Langintza graduko ikaslea eta Fakultateko Berdintasun Batzordeko kidea (UPV/EHU)
- Amaia Inza, Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultateko Dekanoa (UPV/EHU)
Liburuaren aurkezpena
- Estibaliz de Miguel, liburuaren editorea, proiektuaren aurkezpena
- Egileak: edukien aurkezpen laburra
Solasaldia: aurkeztutako gaien inguruko solasaldia parte-hartzaileekin
MARTXOAK 8a antolatzeko ekimena ikasle, irakasle eta AZP-koekin (2022)
Hainbat ekintza:
MARTXOAK 8a antolatzeko ekimena ikasle, irakasle eta AZPkoekin
Gaur, martxoak 4, Gizarte Langintzako sarreran bildu gara ikasle, irakasle eta idazkari talde bat martxoak 8a gure Fakultatean antolatzeko.
Aurtengo lelo feministen inguruan norberak egin nahi dituen ekarpenak jasotzeko adierazpen espazioa sortu dugu. Ikasle talde batek sortutako meme-ak eta zenbait ilustratzaile feministen irudiak jarri ditugu pasiloetatik ere.
Lan Harremanak eta Gizarte Langintza Fakultatea prest martxoa 8a ospatzeko!!
Eskerrik asko denoi!
"ASKE ETA BIZIRIK NAHI GAITUGU" Jardunaldia. 2021eko urriaren 13-14an (Gasteizen)
Ikusi Jardunaldiaren Programa (jpg. 330kb)
Zentroak, sarien hurrengo deialdietan parte hartzea:
2020-11-25. Hitzaldia
2019 Uztaila Espazioak berrizendatu.
Proposatutako ekimena: guztiok partaide izanik, gure Fakultateko zenbait gunerentzat (guztiok erabiltzeko diren guneentzat) izen berriak proposatzea, gure jakintza arloan, lan harremanetan, ekarpen handia egin duten emakumeen izenak (zenduak) jartzeko gune horiei. Gure kasuan, izena aukeratzeko ezarriko dugun irizpidea hau izango da: berdintasunaren borrokan garrantzitsuak izan diren emakumeenak.
- Gasteizko Atala. Emaitzak
2. Jane Adams
- Bizkaiko egoitza. Emaitzak
2. Clara Zetkin
2019-5-5 Kontrol patriarkalari planto
2017-5-23 Gatazkei, bake-prozesuei eta memoria historikoari buruzko ekoizpen feminista
Jarduera honetan Lan Harreman eta gizarte Langintza Fakultateko (Gizarte Langiktza-Gasteiz ataleko) Irantzu Mendiak parte hartzen du.
Lan Harreman egoitzaren Berdintasun Plana (2002)
Intereseko estekak
- UPV/EHUko Berdintasunerako Zuzendaritza
- PAREKATUZ sare malgua eta irekia da, hau da, Bizkaiko bizitzako gakoak diren erakunde sozio-ekonomikoen sare osoarentzat zabalik dagoena baldin eta generoaren berdintasunaren sustapenean lan egin nahi badute.
- Basauriko Jabekuntza Eskola: Jabekuntza Eskola 2003an, Basauriko udalaren berdintasun arlotik sustaturik, jaio zen proiektu aintzindaria da.
- Etxeko langileen elkartea. Helburua da legearen aldaketa eskatzea, lan baldintza duinak aitortu diezazkiguten eta etxeko lana beste edozein lanen moduan har dezaten.