Helburu nagusia da profesionalak genero ikuspegian prestatzea, zehazki maskulinitateen arloan, gizonekin lan egiteari begira, dela politika publikoan, erakunde sozial batean edo lan ingurunetan.Emakumeen eta gizonen egoeren diagnostikoetara hurbiltzea desparekotasunaren agertoki desberdinei erreparaturik.Maskulinitatearen eraikuntza sozialaz gaur egun bizi-bizi dauden eztabaiden berri dugu, eta hausnarketa bultzatuko dugu genero ikuspegia duen gizonekiko gizarte ekintzaren premiaz, testuinguru kultural desberdinetan landutako zenbait metodologia ezagutuz.Aparteko arreta emango diegu indarkeria matxistak prebenitzeko estrategiei.