Programa IV Encuentros Profesionales

INFORMAZIOA

Norentzat:

Legelari eta ekonomialarien bulego profesionalak, profesional independenteak, bulego teknikoko eta sindikatu aholkularitzetako profesionalak, Zuzenbide, Lan Harreman eta Giza Baliabideak, Ekonomia eta Enpresa, Soziologia eta Zientzia Politikoak, Gizarte Lana graduetako ikasleak, erlazionatutako graduondoetako ikasleak, gai horietako ikertzaileak, sindikatuko militanteak, eta langileak, oro har.

Helburuak:

Pertsona langileen sindikatu-ordezkaritza sistema dual batez osatzen da: bertan, elkarren ondoz ondo bizi dira sindikatu hauteskundeetan aukeratutako ordezkariak eta langile erakundeetako sindikatu atalen ekintza. Existitzen dira ere aldi baterako ordezkaritza guneak, baina garrantzia dute sindikatu praktikei eta negoziazio kolektiboko prozesuetako erabakimen praktikei begira, adibidez, langile batzarrak edo greba komiteak.

Sindikatu atalak toki nagusi bat betetzen hasi dira ordezkaritza eta negoziazio kolektiboko guneetan, batez ere krisiko negoziazio kolektiboko prozesuetan eta enpresa konplexuaren eta enpresa taldeen testuinguruan, baina baita negoziazio kolektiboaren garapenean eta lantoki, enpresa edo enpresa taldeetako grebetan, horietan ordezkaritza unitarioak duen ordezkaritzarako modua bihurriagoa denean.

Sindikatu atalak sindikatuen enpresako ordezkaritza dira eta, beraz, enpresa komiteekiko babes konstituzional berezia dute. Hala ere, sindikatu atalon lehenespen hori ez da behar beste indarrez garatu gure ordezkaritza sisteman. Aldi berean, sindikatu atalak lantokiko benetako sindikatuak dira, sindikatuko kidetza eta militantzia aktibatzeko guneak dira, sindikatu antolakuntza, negoziazio kolektiboa eta grebarako sindikatuen gaitasuna ahalmen osoz egituratzeko modua ematen dutenak. Beraz, sindikatuen boterearen lantokiko sustraia dira, eta gaitasuna dute enpresetan kidetu, sindikalizatu eta militantzia hedatzeko mekanismoak egituratzeko, sindikatu ekintzak aurrera eraman ahal izateko.

Topaketaren bidez, sindikatu atalen jarduera hedatzeko formula berriak aztertuko ditugu, horretarako oinarritzat hartuta autoantolakuntzaren printzipioa, sindikatuek badutena, baina berrikuntzen eta sindikatu ordezkaritzaren bilakaeraren premia du, esternalizazioan zein malgutasunean tematutako enpresa sisteman. Sindikatu atalek, elementu sindikalizatuak diren aldetik, negoziazio kolektiboa ezartzeko eta grebarako sindikatu ekintzarako gaitasun objektiboa dute enpresa “konplexuetan”, adibidez, enpresa taldeetan, produkzio eta zerbitzuen deszentralizazio eta azpikontratazioetan, edo zerbitzu anitzeko enpresek diharduten lantokietan.

Halaber, negoziazio kolektiboak sindikatu atalen eskubide gehigarriak hedatzeko balio du eta, beraz, atalok Sindikatu Askatasunari buruzko Lege Organikoak biltzen dituenak baino eskumen gehiago har ditzakete, sindikatuko pertsona kopuru, sindikatu ordu, sindikatu lanerako toki eta beste eskubide instrumentalei dagokienez, adibidez, sindikatuko informazio, kontsulta eta parte hartzeari eta abarrei buruz.