REVISTA-Lan-Harremanak

Lan Harremanak aldizkaria

Logo de la revista

Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales Euskal Herriko Unibertsitateko Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak (Bizkaiko atalak) sustatutako aldizkaria da. 1999an paperean argitaratzen hasi zen, baina 25. zenbakitik aurrera formatu digitalean bakarrik (UPV/EHU Press).

Bere helburu nagusiak hauek dira:

  • lanaren azterketa diziplinarteko ikuspegitik sakontzea;
  • hausnarketa gunea sortzea, zenbait sektore ekonomiko, sozial eta administrazioetako partaideek beren ideiak sortu eta trukatu ahal izateko.
  • eta ideien bidez, enpleguaren eta gizarteratzearen hobekuntzarako ekarpena egitea.

Lan Harremanak. Revista de Relaciones Laborales lan harremanetan eta pertsonen kudeaketan interesa duten pertsonei zuzenduta dago, hala nola, juristei, gizarte eragileei (enpresak, langileak, langileen ordezkariak, sindikatuak, enpresa-erakundeak, erakunde publikoak, ...), ikasleei (Lan Harreman eta Giza Baliabideak, Zuzenbidea, Enpresen Administrazioa eta Zuzendaritza ...), eta abarrei.

Aldizkariko ale (zenbaki) bakoitzak bi zati ditu: lehenengoa, gai bati buruzko Atal Berezia da eta bigarrena, arlo desberdinetako gaiak argitaratzeko Atal Irekia.