2024-25ko matrikula egiteko informazioa
1.- Gizarte Langintza Gradua, LH-GBetako Gradua eta Negozioen Kudeaketako eta LH eta GB Gradu Bikoitza
Lehenengo maila
Graduko eta lehen mailako gradu bikoitzeko matrikula honela egin ahal izango da:
- Online matrikula
- Aurrez aurreko matrikula: ikastetxeko idazkaritzan bertan. Etorkizuneko ikasleek matrikula egin ahal izateko beharrezko dokumentazioa ekarri beharko dute
Goi mailako kurtsoak
2.- GrALaren matrikula 4. mailan (LH-GB etako gradua) eta GrALaren matrikula 5.maila (Gradu Bikoitza)
► Laguntza-eskuliburua (eskuratzeko klikatu hemen)
Gaiaren esleipena eta GRALeko tutorea
GRAL bat esleitzeko baldintza da ikasgai guztietan matrikulatu izana gradua amaitzeko, GRAL barne.
Matrikula-prozesuan (GAUR), ikasleek beren GRALeko gaia aukeratuko dute, Fakultateak eskainitako gaietan oinarrituta.
Aparteko esleipenak egingo dira urrian ikasketei berriro ekiten dieten ikasleentzat, aurreko ikasturtean GRAL gainditu ez dutenentzat edo defendatu ez dutenentzat, lekualdatzeak eskatu dituztenentzat eta uko egin dutenentzat.
NEGOZIOEN KUDEAKETAKO + LAN HARREMAN ETA GIZA BALIABIDEETAKO GRADU BIKOITZEKO IKASLEEK bi GRALetan matrikulatu beharko dute, eta horietako bakoitzerako gaia eta tutorea aukeratu.
GARRANTZITSUA: Prozesua automatrikulan egin ondoren, ikasleak esleipen hori GAUR/TFG/ESLEIPENETAN behar bezala egin den egiaztatu beharko du.