Asset Publisher

Bigarren mailako ikasleen "Dual Formakuntza" eskakizuna. Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Gradua (Leioa)

First publication date: 04/05/2018

Ikaslea,

Jakin badakizunez, Lan Harreman eta Gizarte Langintza Fakultateak 2018/19 ikasturtean prestakuntza dualeko ibilbidea ezarriko du Lan Harreman eta Giza Baliabideetako Graduan.

Ibilbidean matrikulatzen direnek 4. mailako hautazko irakasgaiei dagozkien kredituen kopuru baliokide bat egin beharko dute, titulazioko gaitasunak enpresako egonaldian garatuz (dagokion prestakuntza plan diseinua egokitu beharko da enpresaren testuingurura; tutoreek gaitasun horiek ebaluatu beharko dituzte, bai enpresan bai unibertsitatean).

Ibilbide horretan sartzeko aukeratutako ikasleek (orain 2. mailan daude) 3. mailarako matrikula egin beharko dute eta horrez gain, 4. mailako “auditoria sociolaboral” nahitaezko irakasgairako matrikula ere, irakasgai hori ez baita sartzen ibilbide dualean.

Orain, epea irekiko dugu ibilbide duala egin nahi duzuenok izena eman dezazuen, baina gogoan izan ibilbide hori egiteko gaindituta izan beharko dituzuela 1. eta 2. mailako kreditu guztiak ohiko eta ez ohiko deialdia bukatzean.

Beraz, esan bezala, epea irekiko dugu eta izena eman nahi baduzue, lh.praktikak@ehu.eus helbidera idatzi behar duzue izen-abizenak eta NAN zenbakia adierazita. Bestela, dekanotzara joan eta zerrendan eman izena. Eskaria egiteko epea: ekainaren 1era arte.

Ez ohiko deialdia bukatzean (uztailaren erdi aldera), espedienteak aztertuko ditugu eta 12 ikasle aukeratuko ditugu espedienteko batez besteko nota kontuan hartuta. Aukeratutako ikasleek, esan bezala, 3. mailako matrikula egin beharko dute, bai eta 4. mailako nahitaezko irakasgaiaren matrikula ere.

 

Isabel Vázquez Arias
Borondatezko Praktikak eta Azpiegituren Decanordea/

Vicedecana de Prácticas Voluntarias e Infraestructura

94.601.30.96/31.20
isabel.vazquez@ehu.eus