a) Ikastegiaren arautegia prestatu eta Gobernu Kontseiluari proposatzea, onar dezan.
b) Gobernu organoei irakasleen plantillan eta administrazio eta zerbitzuetako langileen plantillan dauden beharrizanak aurkeztea.
c) Unibertsitateko planetan jasotako helburuak ikastegira egokitzeko plana onartzea.
d) Hizkuntza normalkuntzako planak betetzeko eta planoi jarraipena egiteko premien memoriak aurkeztea Campuseko errektoreordeari, gero hark errektoreari edo, hala dagokionean, Gobernu Kontseiluari bidera diezazkion.
e) Ikastegiari atxikitako irakasle lanpostuen eskarien txostena egitea.
f) Ikasketa planak, haien jarraipena eta aldaketak egin eta proposatzea Gobernu Kontseiluari, bai eta titulazioak ezarri, aldatu eta kentzeko proposamenak ere.
g) Ikastegiko atalen, sailen edo sail atalen proposamenez, irakaskuntzarako azpiegituren planak edo irakaskuntzan nahiz ikerketan sortutako bestelako premien planak osotasunean aztertu eta onartzea, ikastegiari atxikitako sailen edo sail atalen proposamenez.
h) Ikastegiak eskaintzen dituen ikasketen kalitatea aldiro ebalua dadin bermatzea, eta unibertsitatearen zerbitzu publikoa hobetzeko neurriak proposatzea.
i) Bere zereginak betetzeko egoki deritzen batzordeak eratzea.
k) Estatutuek eta horiek garatzeko arauek haren gain uzten dituzten gainerako eginkizun guztiak, edo UPV/EHUko gobernu organoek eskuordetzen dizkiotenak.
l) Hizkuntza plangintza eta txosten ekonomikoa jasoko dituen urteko kudeaketa plana onartzea.