Praktikak

Irakasleak

Lan-praktika zerbitzua

Praktiken tutoretza

Irakasleek posta elektronikoz jasoko dute jakinarazpena, Praktiketarako Zerbitzuak tutoretza bat esleitu diotela adieraziz.

Ikasleek badakite praktikak hasi aurretik tutoretzarako izendatutako pertsonarekin harremanetan jarri behar dutela.

Praktiken segimendua

  • "Praktigest" programak hiru tutoretza txosten idatziz egitea aurreikusten du: hasierakoa, bitartekoa eta amaierakoa. Tutoretza txostenetara sartzeko bidea hauxe da: Praktikak - Bilatu - Tutoretzak.
  • Praktiken segimendua tutoretzapeko pertsonarekin adostutako moduan egingo da, gutxieneko alderdi hauek betez:
    • Hamabost egunez behin haren praktiketako egunerokoa jasoko da posta elektronikoz.
    • Praktiken amaieran espresuki harremanetan jarriko dira, baterako balioespenaren berri izateko.
  • Praktikaldian zehar gorabeherarik izanez gero (helburua ez betetzea, adibidez), Praktiketarako Zerbitzura jo daiteke posta elektronikoz.

Ebaluazioa

Praktiketako tutoreak amaierako ebaluazio txosten bat egin behar du, ikasitako edukiak zehaztuz eta praktiken interesari buruzko bere iritzia emanez.

Ebaluazio txostena egiteko, GAURko sarrera hauxe da: Borondatezko praktikak - Praktikak - Bilatu - Ebaluazioa.