Praktikak

Enpresak

Lan-praktika zerbitzua

Praktiken helburua titulazioari dagozkion ezagutzak aplikatzea eta titulazioari dagozkion gaitasunak garatzea da. Eginkizunek helburu horietara bideratuta egon behar dute.

Praktiken ordutegia hitzarmenean adostutakoa izango da.

Praktikak GAURen bidez kudeatuko dira.

GAURerako sarrera

Praktikak zehazteko urratsak:

  • Enpresa erregistratzea, datuekin.
  • Zerbitzuak alta onartu eta enpresa baliozkotu arte itxarotea.
    Mezu elektroniko bat jasoko duzu, praktika zehatzak eskaini ahal izateko pasahitzekin.
  • Eskaintza egitea, honako alderdi hauek zehaztuz: ordutegia, funtzioak, zereginak, iraupena, etab. Zereginek prestakuntza helburura bideratuta egon beharko dute.
  • Ikastegiak eskaintza baliozkotzea. Praktikak egin nahi dituzten ikasleek GAURen bidez emango dute izena.
  • Hasiera batean, enpresak hautagaien izenak ikusiko ditu soilik. Ikastegiak edo enpresak hautagai kopurua nahikoa dela irizten duenean, enpresaren esku jarriko dira hautagaien CVak, hautaketa egin dezan.
    Enpresak egokiena iruditzen zaion pertsona hautatu ahal izango du zuzenean GAURen bidez, edo Praktiketarako Zerbitzura deitu ahal izango du horren berri emateko.
  • Enpresak jada hautagai bat aukeratuta daukanean, hala adieraziko du praktiketarako eskaintzan, "praktika esleitua" laukia markatuta.
  • Praktikak amaitutakoan, hitzarmenean instruktore gisa agertzen den pertsonak ebaluazio txostena bete behar du GAURen; hori gabe, ikasleei ezin izango zaizkie kredituak aitortu.