Azaroak 25, Gizarte Langintza graduan Emakumeen Aurkako Indarkeria Desagerrarazteko Nazioarteko Egunaren inguruan ekimen-programa
Date
From 17/11/2022 To 24/11/2022
MUGARIK GABE-MEDICUS MUNDIREKIN ELKARLANEAN
- AZAROAK 17, osteguna, 11:30-13:30etan, Micaela Portilla ikergunean
1go mailako "Gizarte Errealitateen Behatokia" irakasgaiaren baitan
Hitzaldia: Fabiola Meléndez, La Colectiva (El Salvador), Yefry Peña, ekialdeko Limako Trans etxea (Perú) eta Sejo Carrascosa, Vitoria-Gasteizeko Ikusgunetik.
Gure gizartean eta beste testuinguru batzuetan nagusi diren indarkeria matxisten adierazpenei eta aurre egiteko estrategiei buruz.
- AZAROAK 22, asteartea, 16:30etan, Arabako campuseko unibertsitate pabilioian
3. mailako "Komunitaterako Gizarte Langintza" irakasgaiaren baitan
Yokerendan Antzerki Taldea TEATROA
ERREALITATE IKUSTEZINA, FILTRORIK GABE # Teknologiak komunikatzen gaitu, distantzia laburtzen du, denbora errealean bizitzea errazten digu planetako edozein lekutako informazioarekin. Baina konexioak benetakoak dira? Eraikitzen ditugun harremanek suntsi gaitzakete? Zein da gure benetako nortasuna? Indarkeria digitalak; ez dituzte kolpeak bakarrik mintzen.
- AZAROAK 24, osteguna, 10:30etan
2. mailako (euskerazko ildoa) "Komunitaterako Gizarte Zerbitzuak" irakasgaiaren baitan
Sortzen kontsultoriak, prebentzio eta biolentzia matxistan espezializaturiko formakuntza eskainiko du.
GIZARTERAKO ELKARTEAK FORMAKUNTZA BAT ESKAINIKO DU
- AZAROAK 23, asteazkena, 10:00-13:30
2. mailako (erderaz) "Técnicas de intervención en Trabajo Social" irakasgaiaren baitan
Gaia: Prostituzio testuinguruan dauden pertsonekin eskuhartzea Gizarte Langintzatik