Dual Prestakuntzaren Batzordea
Kideak
- Presidentea: Aitor Basañez Llantada
- Idazkaria: Javier Cerrato Allende
IIP | |
Alazne Odriozola | |
AZP | |
Ana M. Vacas Cortadi | |
IKASLEA | |
Ikasle Kontseiluaren Presidentea edo hark eskuordetutako pertsona |
Funtzioak
Honako hauek izango dira Batzorde Dualaren eginkizunak:
· Ikasleei ibilbide dualaren izaera eta ezaugarrien berri ematea.
· Ibilbide dualean parte hartzeko prest dauden enpresen urteko eskaintza behar bestekoa izango dela bermatzea.
· Enpresek proposatutako prestakuntza programa onartzea.
· Enpresek egingo duten aukeraketara aurkez daitezkeen ikasleak hautatzea.
·Ikastegiko tutoreak izendatzea.
· Ibilbide dualean sor daitezkeen gorabehera akademikoei konponbidea ematea.
· Ibilbide dualeko ikasleek lortutako emaitzen jarraipena egitea.
· Ikastegiko Batzarrak bere eskumenen eremuan ematen dion beste edozein eginkizun.